MLNVren estrategia, AHTren taktika eta Florenen potajea

Imanol Lizarralde Badakigu MLNV-ENAM-ek modu oso finean marrazten dituela bere ildo estrategiko eta taktikoaren arteko loturak eta ezaguna dugun Jarraiko eta Batasunako buruzagi ohiak, Floren Aoizek, halako ariketa egiten du (Abiadura Handiko Ustelkeria”, GARA, 25-10), ustelkeria, demokrazia eza, AHT-ren borroka eta Nafarroako egoera politikoa nahasten dituenean. Potaje ederra Aoizen buruan irakiten ari dena.

Lehen harria, nola ez, abertzaletasunaren kontrakoa da: PNVren aurrekontuen itunaren aurrean eskandalua besterik ez du ikusten Florenek eta UPNk AHTren inguruan mamitu duen itunarekin bat egiten du maniobra hura. Hor ditugu PNV “espainolen morroien” eta UPNren dirugose asegabeak potajearen lehen osagai bezala.

Potajea berotzen doala ikusten duenean gure Floren-ek saldukeriaren mitoa astindu nahi du plazaren aurrean eta AHTaren arazoa Tafallako Chiquito de la Calzada bailitzanaren moduan garbitzen du:

“Ez dut Abiadura Handiko Trena behar. Are gutiago ene herrian eginen duen hondamendia. Orain, Tafallatik Madrilera trenez joateko hiru ordu ere ez dira behar. Abiadura handian bidaia denbora laburragoan eginen litzateke, bai, baina trena ez da Tafallan geldituko, Iruñera joan beharko nuke. Hau aurrerapena!”.

¿Te dá kuén? Ezin du Tafallatik Madridera joan. Hori bai ekologista gure Floren, bidai luzeetarako erabili ordez, Tafallatik Madrilera joateko 300 Km/h abiadura faltan botatzen du nonbait. Hortxe potajearen hurrengo osagaia: AHTak ez du Tafallatik Madrilera joateko balio (harrigaria, ezta?).

Oinezko hiritar horren pertzepzio xumeaz jantzia, Florenek badu oraindik lapikorako bizigarririk:

“Jakina, trenaren obrekin aberasten direnen ekonomia piztuko luke, zalantzarik gabe. Politikari ustelen poltsikoetarako astindu ederra litzateke, halaber. Eta agintariek izanen lukete zer saldu hurrengo hauteskundeetan”.

“Aberasten direnen ekonomia”-az mintzo zaigu gure Floren eta, noski, itzalean uzten ditu trenaren obrak suspertuko lituzkeen hainbat pertsona eta kolektiboak, aberastu ez baizik eta bizitzeko irabaziko luketenak. Inbertsiorik gabe ez baitago ez aberasterik eta ez bizitzeko irabazteko aukerarik.

Florenek, iraultzaile-haustaile on moduan, batarekin bestea garbitu nahi baitu eta AHTren aitzakiaz Florenek badu “zer saldu” bere eta bestelako plazetan, azpiegitura lan bat txikitzearen egitasmoa bada ere. “Planetaren hondamendia” aitzakia ederra baita AHT-ren inguruan egin diren bonben kea letrazko ke potoloagoaz estaltzeko.

Hori da MLNVren lapikoaren espezialitatea: herritar xehea eta hiritar ekologikoaren bi buruetan bere txapel bakarra jarriaz etorriko diren sabotai eta erasoei bidea irekitzea. Horregatik bota ditu eltzera “aberasten direnen ekonomia” eta “ekologia” esentziak.

Floren-ek berehala egingo du Nafar politikarako jauzia: “Denak daude AHTren alde, eta Nafarroa Bai lehiaketan sartu da, besteak baino AHTzaleago dela aldarrikatuz. Nafarroa Bai baino AHT Bai esan beharko genuke, agian. Izan ere, PSOEren emendakina UPNri egindako opari/ordaina dela esan da, baina hauxe eskatu dio behin baino gehiagotan Uxue Barkosek Rodriguez Zapaterori”.

Adostasun politiko beldurgarri honetan Nafarroa Bai ere badagoenez Florenek ezin du bere gai maiteena eta NaBai-ren arteko zeharkako lotura ezarri:

“Afera honek ederki irudikatzen du nafar politikagintzaren egoera. Ilegalizazioaren ondorioak nonahi ikusten ahal dira, baina nabarmena da Alderdien Legeari esker nafar parlamentari guztiak AHTren lohian erabat murgildurik daudela. Garapen ereduari dagokionez, ez dago oposiziorik. Denak bat datoz UPN eta CDNren gobernuarekin. Ez dago ahots kritikorik”.

Faltan botatzen genuen bai ilegalizazioaren kakatxo aromatikoa, edonork baitaki ilegalizaziorik gabe AHTak ezin izango zuela aurrera jo nafar gizartean.  Horrela, Florenek Nafar politika bitan banatzen du: batetik saldukeria eta ustelkeriaren klase politikoa, (NaBai, PNV, UPN, PSOE…) eta bestetik MLNV eta bere akolitoak, “ahots kritikoaren” paper zinematografikoa eginez. Potaje garratza eta eta potaje goxoa.

Baina jakin badakigu banaketa horrek ez duela inongo eduki ekologikorik, Maoren eskema zaharra berriro atera baitu mahaira: taktikan hamar baten kontra, estrategian bat hamarren kontra. Estrategian MLNV besteen kontra dagoenez, taktikarako zatiketa behar da eta “ahots kritikoa” jartzea da helburua: “demokrazia” eta “ekologiaren” parafernaliaren bidez eskema estrategikoa eskema taktikora eramateko elikatzeko baitago Florenen eltzea. Eta MLNVk prestatzen dituen beste hainbat gairekin gertatzen dena ikusita, badakigu zer gerta lekiokeen potaje-collage honi: erre egin daitekeela. Eta horra Florenek belztutako lapikoaren kiratsa.

This entry was posted on Asteazkena, urria 29th, 2008 at 23:21 and is filed under Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA