Nork nahi du AHT-a?

Guaixen argitaratutako iritzia Miranda kontseilariak duela gutxi esan zuen AHT-ak 4.000 lanpostu sortuko zituela Nafarroan, gerora 10.000ra igotzeko. Hemerotekei so besterik ez da egin behar. Hala ere, estatu espainiarra da autobide kilometro gehien daukan munduko hirugarrena eta hilabete batzuen buruan AHT kilometro gehien izango duena munduan. Hori bai, era berean, langabetuen portzentaia handiena daukan estatu europarra ere bada; beraz, badirudi ekuazio horrek, kasu honetan ez duela funtzionatzen. EAEri begiratu baino ez diogu egin behar: han AHT-a eraikitzen ari da duela zenbait hilabetetik eta langabezia etengabeko igoera jasaten ari da. Zerbait ez dator bat kontseilariak esandakoarekin. Beharbada azpiegitura erraldoiek ez dute ia lanposturik sortzen, eraikuntzako enpresentzat etekin itzelak baizik, eta bidenabar, obrak ematen dizkietenentzat… Iruñeraino AHT-a heltzeko eskaera politikari batzuentzat obsesio bihurtzen ari da. Non daude egungo Alviaren arazoak? Zaldiak erabiltzen al dira trena mugitzeko, edo lurrun-makina eta sugina? Azpiegitura erraldoi horretan gastatuko litzatekeen dirutza ez da inondik inora onargarria, kontuan hartzen bada egungo trenbidea hesituz 200 km/orduko abiadura erraz hartuko lukeela; hots, ia AHT-ak bezala. Erokeria hutsa da garai oparoetan; zer ez da izango oraingo krisialdi honetan?

Ez badago dirurik oinarrizko zerbitzuak bermatu ahal izateko (hezkuntza, osasuna, pentsioak eta abar), egitasmo faraoniko zein alferrikako hau egiten jarraitzea erabat ulertezina da -nafar bakoitzak 4.790 € ordaindu beharko luke (edo gehiago, kostuak beti hazten baitira). Eta hori gutxi balitz, igo dizkigute BEZa eta beste zerga batzuk. Hau aldrebeskeria!! Gainera, beti ordainduko genuke, ez direlako estaltzen ez mantentze-lanak ezta ustiapen gastuak ere. A zer nolako herentzia utziko genieken seme-alabei eta bilobei. Eta ekologia aipatu ere ez dut egin, bestela gutun hau bukaezina izango litzateke.

Non dago AHT-aren premia? Ez dugu inoiz manifestaldi bat ikusi jendearekin AHT-a eskatuz Madrilera minutu batzuk lehenago heldu ahal izateko. Tren-bala hori pasatuko, ez geldituko, litzatekeen lekuetako herritarrek ez dute AHT-rik nahi. Ez nekazariek, ez abeltzainek, euren lurrak desjabetuko lituzketelako. Ez dute nahi ez mendizaleek, ez txangozaleek, ez txirrindulariek, ez ehiztariek. Ez dute nahi harrobiak, mozketak, lubetak edo goi-tentsioko lineak eragindako herrietako biztanleek. Ez dute nahi AHT-rik ez haritzek ez erbiek, ez ibaiek ez mendiek. Nork nahi du AHT-a? Eta zertarako? Egia jakin nahi dugu.

This entry was posted on Ostirala, urria 23rd, 2009 at 10:20 pm and is filed under Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA