AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioa egin du Atlantiar Foro Logistikoaren aitzinean

AHT Gelditu! Elkarlanak eta Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuak protesta kontzentrazioa egin zuten atzo goizean, Biarritzen, Ibarretxe lehendakatria eta Akitaniako Erregioko presidente Alain Rousset bildu dituen “Foro Logistiko Atlantikoa”ren atarian.
Protesta bilkura honen bidez, honako hau salatu nahi izan dugu:

1) “Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoa” erakundea salatu, itxurazko “jasangarritasun”aren mozorroarekin ingurumenean eta gizarte arloan inpaktu handiko azpiegitura erraldoiak bultzatzen dituelako: AHT, Jaizkibelgo Superportua, autobide sarearen etengabeko hedapena, e.a. Azpiegitrura plan erraldoi horrek merkantzien garraioaren hazkundea negozio den heinean mugagabeki bultzaztea du helburu. Gure lurraldea garraio plataforma handi batean bilakatu nahi dute, globalizazio ekonomikoaren zerbitzurako merkantzien erokeriazko mugikortasun horrek eta azpiegituren eraikuntzak dituzten kostu ekologiko, sozial eta ekonomiko larriak aintzat hartu gabe.

2) AHTren egitasmoaren erantzule diren erakundeei honako hau exijitzen diegu:
- AHT egitasmoa berehala gelditzea.
- AHT nahiz bere ondorio ekologiko, sozial eta ekonomikoen inguruko informazio egiazko eta objektiboa zabaltzea.
- Gure herriarentzat nahi dugun garraio, lurralde-antolaketa eta gizarte ereduaren inguruko eztabaida sozial sakonari bide ematea.

3) Errotik gezurtatzen dugu AHTk errepideetako trafikoa arinduko duenik. AHTren aldekotasuna lortu nahian darabilten sasi-argudio horrek ez du funtsik: izan ere, merkantzien garraioari dagokionean AHTren mugak ezagunak dira eta Jaurlaritzak berak dio “Y”-an 1.100 kamioi garraiatuko liratekeela egunero, baina gaur egun 10.000 kamioi baino gehiago dira Biriatuko muga egunero zeharkatzen dutenak eta egungo hazkundearekin (urtero +%13) zazpi urte barru kopurua bikoiztu eta 20.000 kamioi lirateke. Bestela esanda, Biriatuko mugan urte batetik bestera ematen den kamioi kopuruaren hazkundea soilik bereganatu ahal izango lukeAHTk. Biadaiariei dagkienean, berriz, Jaurlaritzaren datuauei erreparatuz gero, AHTk EAEn egunero egiten diren joan-etorri motorizatuen %0′15 bakarrik bereganatuko lukeela ondorioztatzen da (hiriburuen artean egun egiten diren 47.000 joan-etorrietatik 6.000 hartuko lituzkeela dio); AHTk ezin du ordea populazioaren eguneroko desplazamenduen %97 diren eskualdearteko joan-etorriak bereganatu. Horiek hala, argi dago AHTk ez duela errepideetako butxadura arinduko. Garraioaren arazoari aurre egiteko ezinbestekoa da garraioaren hazkundea moteltze aldera neurriak hartzea. Erakundeen alderantzizkoa egiten dute, eta garraio politika hori zeharo jasangaitza da.

This entry was posted on Asteazkena, azaroa 21st, 2007 at 12:34 am and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Lehenengo oharra nirea! ;-)
    Lan bikaina Elkarlanakoena, aurrera, aurrera!!!!

  2. ZORIONAK web berriagatik. ea inork post berria zabaltzen duen mezu gehiago jasotzeko

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.