Ehunka herritarrek hartu du parte AHTren aurkako salaketa egunean burututako kontzentrazioetan

AHT Gelditu! Elkarlanak egitasmoaren arduradun politikoen aitzinera eraman zuen atzokoan AHTren aurkako aldarria. Horrenbestez, ehunka izan ziren, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak eta Ertzaintzak jarritako oztopoen gainetik (Arrasaten, “PNV-PSOE Ynposatzaileak! AHT Gelditu!” zioen pankarta erakuts zedin galarazi zuten), Bilbo, Zizurkil, Anoeta, Tolosa, Gasteiz, Andoain, Donostia, Zornotza, Arrasate, Bergara, Zumarraga eta Lazkaon burututako kontzentrazioetan parte hartu zuten herritarrak. Datorren osteguna berriz, beste horrenbeste kontzentrazio burutuko da enpresa eraikitzaileen jarrera salatzeko.

AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

EUSKAL HERRIARI AHT INPOSATZEAK ARDURADUN ZEHATZAK DITU

Agintariek egitasmoa justifikatu nahian gezurra, manipulazioa eta kriminalizazioa erabiltzen dute. Ez baitago bestela kalifikatzerik azken egunotan hainbat hedabideen bidez zabaldu dituzten sasiberriak, azpiegituraren gainean izkutatzen dituzten datuak eta hedatzen duten propaganda-zaborra.

Gehiengo sozial eta sindikalak askotan adierazi du AHTren aurka dagoela, dituen ondorio ekologiko, ekonomiko eta sozial larriengatik, baita informaziorik eta herritarren parte-hartzerik gabe garatu den egitasmoa delako ere. Era berean, behin eta berriz eskatu du egitasmoa gelditzeko, benetazko informazio objetiboa zabaltzeko eta eztabaida sozial sakona ireki dadila. Horren adibidea da Euskal Herrian zehar azken urtean izandako mobilizazio, salaketa- ekitaldi eta pronuntziamendu piloa, baita zenbait herritan egindako herri-kontsultak ere. Ildo horretan, guztiz esanguratsua da agintarien Elorrio eta Anoetako kontsulten aurkako gurutzada berria. Luesma jauna, egunetik egunera argiago uzten duzu. Tximinoak, zenbat eta gorago, uzkia ageriago. Herriaren hitzari izua diozue, zuk, Sanzek eta baita Ibarretxek berak ere!

Arduradun, hobeto esanda arduragabe horiek dira AHT inposatzearen, txikizio erraldoienaren erantzukizuna dutenak. Eta horixe salatu nahi dugu: duten asmo bakarra enpresario zehatz batzuen negozioa handitzea da. Bost axola zaizkie Ama Lurraren egoera, klima aldaketa, herritar gehienen beharra eta Euskal Herriaren egituraketa sozial eta ekonomiko orekatu eta zentzuzkoa.

Abiadura Handiko Trenaren egitasmoa kosta ala kosta inposatzea gure herriaren aurkako eraso izugarria da. Autoaren gehiegizko erabilera bultzatzen ari diren agintariek, etengabe azpiegitura txikitzaileak eraikitzen dituzten horiek, orain sinetsarazi nahi digute AHT ez eraikitzea litzatekeela ekologiari egindako kalterik handiena. Euskal Herrian 121 tunel eta 113 bidezubi eraikitzea, 68 milio m3-tik gora lur mugitzea, 2.500 hektarea baino gehiago zuzenean okupatzea, 64 zabortegi sortzea, natura balio handiko inguruneak zuzenean kaltetzea eta energia-kontsumoa esponentzialki igoaraztea eragingo duen egitasmoaz ari gara. Hori al da ekologikoa? Supersur, Donostiako 2. saihesbidea, 2×2 eta beste autopista asko erakitzen dituztenak dira errepideetatik autoak atera nahi dituztenak?

Eztabaida zabal eta sakona ukatuz, arduradunek argumentu eza baino ez dute erakusten. Eta eztabaida hori ahalbidetzeko lehenengo eta behin AHT gelditzea lortu behar dugu. Gure erronka izango da abenduaren 15ean Arrasateko kaleak lepo betetzea, arduradun-arduragabe horiei erakusteko ezin izango digutela AHT inposatu.

AHT GELDITU! INPOSAKETARIK EZ!

This entry was posted on Ostirala, azaroa 23rd, 2007 at 16:59 and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA