Abenduaren 14ean AHTaren aurkako baterajotzerako deia luzatu dute Gazte Asanbladek

GAZTESAREA Abenduaren 14ean Euskal Herriko herrietan AHTaren aurka kalera ateratzeko baterajotzerako deia luzatu du Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen koordinadorak. Abenduaren 15ean AHT Gelditu! Elkarlanak Arrasaten deitzen duen manifestazioari atxikimendua eman diote, eta euskal gazteriari bertan parte hartzeko deia luzatu.

Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Koordinadoraren oharra:

Izango duzue dagoeneko AHTren eta honek suposatzen duen suntsiketaren berri, baina ziurrenik ez dira hain ezagunak honek ekar ditzakeen eraginak, Euskal Herritar guztiok pairatu beharko ditugunak. Izan ere AHTk herri kaltetuak gehien bat txikituko ditu, baina txikizioa askoz harago doa, Euskal herriko jauntxo eta agintariek sortu nahi duten metropoli kapitalistaren sorrera ekarriko luke. Tren honek hiriburuak lotuko lituzke, inguruko herri txikiak isolatuagoak geldituz, ondorioz herri horietako biztanleak megahirietara joan behar lukete bizitzera, han izango baita zentralizaturik beharrezko diren zerbitzu eta lanpostuak herri txikiak desagertaraziz eta herri nortasuna erabat galduz, gizarteak, inposaturiko eredu kontsumista eta globalizaturiko kultura baten patroiak jarraituz.
Horrela, amalurrari ekar dakiokeen suntsipenetaz harago, Euskal Herria beraien negozio gunea bilakatuko litzateke,izan ere, hasi dira zentral termikoen proiektuak, AHT mugiarazteko beharrezkoa den izugarrizko elektrizitate energia lortzeko; harrobi gehiagoren sorrera, AHTren ibilbidea eraikitzeko beharrezkoa den hormigoia lortzeko; Euskal Herriko kostaldeko eraldaketa, arrantza desagertaraziz eta jauntxoak aberasteko turismo guneak bilakatuz; zerbitzu eta kontsumismoan oinarrituriko enpresa gehiagoren sorkuntza, desindustralizazio bat emanez eta lanpostu prekarioagoak sortuz; etxebizitza pribatu gehiagoren eraikuntza, jendea hiriburuetara bizitzera joan behar izateak eraginda eta etxebizitzarekin negozioa duten enpresa, banketxe eta bestelako espekulatzaileak aberastuz; eta noski hau dena gizartearen ogasun publikotik ordaintzen da, bestelako zerbitzu minimoei aurrekontu murrizketa eraginez, zerbitzu minimo hoiek pribatizaziora eramanez, hots, hezkuntza eta osasun sistema bezalakoak.
Beraz, nork ez du bere herrian edo inguruan horrelako proiektu kapitalista bat? Ziurrenik AHTrekin lotura duena eta AHTren interes ekonomikoei erantzuten diotena. Gainera, hasiera batean Euskal Autonomi Erkidegoan izan behar zen proiektu batetik, Euskal Herri osoa ukituko duen proiektu txikitzailea da, Nafarroako gobernuak AHTrekin lotura bat sortzeko proiektua baitauka esku artean eta Iparraldean, Frantziako tren sarearekin lotzeko asmoa baitu Frantziar estatuak.
Horrela ikusirik esan genezake Euskal Herri osoari egiten zaion eraso bat dela, eta horrela den heinean, herri bezala erantzun behar dugula, inposaturiko proiektu txikitzaile eta ekarrriko duen kapitalismo basatiari ezetz esan behar diogu.
Horregatik, Euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladek dei egiten die euskal gazteriari abenduaren 14an herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Ezin ahaztu, Arrasaten abenduaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan herriko plazatik aterata egingo den manifestaldi nazionala. Egun horretan ere ezinbestekoa izango da gazte parte hartzea, AHT gelditzera goaz !!!

Kartela+eskuorria… deskargatu

This entry was posted on Igandea, azaroa 25th, 2007 at 21:39 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA