“Musikaz ere… AHT gelditu!” ekimena jarriko du abian Musikherria herri disketxeak

GAZTESAREA Orain artean MusikHerria herri diseketxea musika herritaratzen eta herriaren borrokak musikaz bultzatzen aritu da. Oraingoan ekimen berri bat aurkeztu du, Musikaz ere… AHT gelditu! ekimena hain zuzen ere.

Musikherriaren oharra:

Musikaz ere… AHT gelditu!

MusikHerria, musika eta herria lotzeko jaio zen. Musika herritaratzeko eta Herriaren borrokak musikaz bultzatzeko. Horregatik, gure bi urteko ibilbide motz honetan, modu eta momentu ezberdinetan hori adierazi nahi izan dugu:

  1. Musikaz ere… gaztetxeen defentsan!
    Gaztetxeekin bat eginez GAZTETXE BIRA antolatzen eta GAZTETXEMARTXAn parte hartzen
  2. Musikaz ere… ikasleekin bat!
    Ikasle egunean parte hartzen
  3. Musikaz ere… gazteriaren defentsan!
    Gazte topagunean parte hartzen Rock Maratoiak eta beste gauza batzuk egiten.
  4. Musikaz ere… jai herrikoiak bultzatuz
    Herri ezberdinetan jai batzordeak laguntzen herri kultura bultzatzen.
  5. Musikaz ere… euskara bultzatzen!
    Euskararen inguruko ekimen eta festa ezberdinetan parte hartzen
  6. Eta herri askotako ekimen abar luzetan….

Orain, Musikaz ere… AHT gelditu!

Ildo horretatik, hasieratik oso argi izan genuen MusikHerriaren jarrera AHTaren aurrean. Herri Mugimenduarekin elkarlanean, AHTren aurkako borrokari lehentasuna eman genion eta Musikaz ere… gure ekarpena egiten saiatu izan gara. Horrela, ekimen desberdinak aurrera eraman ditugu:

  • 2006ko ekainak 10, AHTaren aurkako Donostiako manifestazio nazionalera deialdia egin eta Rock-Maratoiaren antolaketa.
  • 2006ko azaroak 18, Azaroaren 24ean Gasteizen egin zen manifestazioaren testuinguruan ateratako AHTaren aurkako CD bilduma eta manifestazioa eta geroko kontzertua.

Eta bide horrekin jarraitzeko, aurtengo abenduan beste ekarpen bat martxan jarri nahi izan dugu. AHTaren aurkako dinamika bultzatzeko, osatzeko eta indartzeko:

Abenduak 1
ANOETA eta ELORRIOn abenduaren 2an izango diren erreferendumetan parte hartzeko deialdia zabaltzeko kontzertuak antolatu ditugu 2 herri horietan.

Abenduak 7 (Durangoko azokan)
Egun horretan DURANGOn egingo den AHTaren aurkako manifestaziorako deialdia eta larunbatean (abenduak 8) kontzertu bat antolatuko dugu Durangoko gaztetxean.

Abenduak 14
Gaztetxe eta Gazte Asanbladek deitutako AHTaren aurkako herri mobilizazioetara deialdia luzatu

Abenduak 15
ARRASATEn egingo den manifestazio Nazionalerako deialdia luzatu.

Aurrera begira, ildo hau jorratzen jarraituko dugunez, Musikaz ere… AHT gelditu! irudikatzeko ikono bat aterako dugu kartel eta pegatina batekin. Eta aurrera begira Musikaz ere… AHT gelditu! lan-filosofia bultzatzen, indartzen eta zabaltzen jarraitzeko MusikHerriak, musika arloan dauden beste eragile, musika talde eta musikari ezberdinekin hausnarketa kolektiboa zabaltzeko eta ekarpen kolektiboak bilatzeko konpromisoa hartzen du.

Gure Herriari kalte handiak egingo dizkiolako… guztion ardura delako… Guzion inplikazioaz, LORTUKO DUGU!

Musikaz ere… AHT gelditu!

Informazio gehiago:

musikherria

This entry was posted on Asteartea, azaroa 27th, 2007 at 10:49 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA