Langileok ere, AHTri ez!

LABek abenduaren 14an AHTren aurkako manifestazioa deitu du Elorrion, eta bat egin du abenduaren 15erako, Arrasaten, AHT Gelditu! Elkarlanak deitutakoarekin.

LAB-en adierazpena:

AHT azpiegituraren lanak zeharo motel doaz, horretaz ez dago zalantzarik. Duela urtebete ekin zieten eta nahiz eta agintariek esan zuten 2007 amaitu aurretik Gasteiz-Bilbo tarte guztia lanetan izango zela, lanak hantxe baino ez daude, Luku inguruan, kilometro eskaseko tartean. Bistakoa da arazoak dituztela AHTren lanekin aurrera egiteko. Herritarren mobilizazioak gorantz egin du, gero eta Udalerri handiagoak dira erreferenduma antolatzen dutenak, arazoak dituzte desjabetzeekin, politikoki AHTren aldekoen esparruan dagoen herritar ugari, inpaktuen inguruko informazioa jaso ahala, aurkako jarreretara lerrotzen ari da. Aurkakotasunaren oldea itzel ari da hazten. Eta hau elur-maluta bezalakoa izango da, zeren eta lanak hedatu ahala, jada ezinezkoa egingo baitzaie zenbait inpaktu izkutatzea. Eta frogatua dugu informazioa areagotu ahala, aurkakotasuna hazi egiten dela.

Behar sozialetarako eskariak planteatzen direnean ohikoegia da agintarien erantzuna: “aurrekontua ez da txiklea. Aurrekontua ez da iristen nahi genukeen guztia egiteko”. Baina inor gutxiri zerbitzu emango dion AHTan 9.000 milioi euro xahutzeko bai. Geure poltsikoetatik ateratzen den dirutza hori etxebizitza, euskara, osasun, garraio publiko sare sozialean inbertitu beharrean, AHTra joango da. Dirutza horrekin 99.530 etxebizitza berri eraiki litezke, alokairu sozialerakoak izan litezkeenak, edo 200.000 etxebizitza konpondu eta berriztu. Horrek etxebizitza arazoa hamarkada askotarako konponduko luke. AHTk ez du errentagarritasun sozial ezta ekonomikorik izango: hori Estatu espainoleko Sustapen Ministerioak ere idatzia du eta errentaren banaketan eragina erregresiboa izango da. Denon artean ordainduko dugu eta apur batzuen bidaiak finantzatzeko izango da. Eta ez hain zuzen, herri xeheko biztanleentzat.

AHTk ez du mugikortasuna murriztuko, elikatu baizik. Arazoak areagotu, energia kontsumoa igoarazi, benetako trasbase modala oztopatu egingo du. Horri gehitu behar diogu AHT ez dela gure herria mesedetzeko egitasmoa, Estatu espainolak eta frantsesak diseinatu eta bultzatutakoa baizik: hipoteka gehiago Euskal Herriaren burujabetzarako. Estatuak izango dira jabeak, bertoko kudeatzaileek ezin hobeto laguntzen dieten arren, funtzio lotsagarria betez.

Lana da mugitzeko arrazoi nagusia eta gure desplazamendu beharrak aintzat hartu eta bizi-kalitatea hobetuko lukeen garraio publiko zerbitzua, hirigintza eta lurralde antolaketa eredua behar ditugu langileok. Baina enpresario boteretsuen eta esanetara dituzten agintarien interesak oso bestelakoak dira: etekin pribatuak gora eta gora. Gaur, argi eta garbi salatu behar dugu duten asmoa dela enpresa eraikitzaile, harrobi, porlan ekoizle eta abarren nagusien etekin gose aseezinari bidea irekitzea. Horretarako, Supersur, 2×2 autopista, Donosita inguruko saihesbide berria, Eibar-Gasteiz… nola sinetsi AHTk trasbase modala ekarriko duela? Gezur handia da hori. Agintari neoliberalen xede nagusia garraio fluxuak areagotzea da, horrek ekosistemen, airearen kalitatearen narriadura eragin eta kanpo-kosteak izugarri handituko dituen arren. Gainera, gezurra da Negutegi Efektuko Gasak murrizten eta Kiotoko Ituna betetzen lagunduko duela. Izan ere, eraikuntza fasean isuriko diren 1.375.370 tona CO2 orekatzeko autoak errepidetik kenduz hobetuko omen denarekin, 100 urtetik gora pasa beharko dira. Halaber, salatu beharra dago horretara bideratzeak diru publikoa eragotzi egingo duela benetako konponbidea. Datuek erakusten dute ez dela bertoko bizilagunen joan-etorri beharrak asetzeko azpiegitura. AHTk joan-etorri motordunen %0,4 ere ez ditu hartuko. Lanerako joan-etorriak dira desplazamenduen jatorria, ikasketa kontuak datoz ostean eta askoz geroago bestelako arrazoiak. Inork pentsatzen du ikasle eta langileok mesedetuko gaituela AHTk? Txartelaren prezioa izkutatzen dituzten soilik hiriburuen arteko bidaiak abiadura handian lehenesteak kalte estrategikoa egingo digu.

Langile abertzaleok AHTren aurkako iritzi sendoa dugu. Gizarte eragileekin ari gara gogor lanean, tamaina honetako egitasmoak denok arraun egitea eskatzen digulako. Denok batera eta nork bere esparruan. Egoerak, erantzukizunak eta AHTrekiko errefusak geure aldetik ere mobilizatzera eraman gaitu. Borroka sozialari gehitzeko betiere. Horren ondorioz, abiatu dugun kanpainak dituen osagaien artean ditu honakoak: AHTren inguruko langile-asanbladak eta manifestazioak:- Elorrion, abenduaren 14an.- Goierrin, Urtarrilaren 18an..- Otsailean, Gasteizen. – Martxoan, Iruñean.. Mobilizazio horiekin guztiekin batera, zenbait euskarri zabalduko ditugu langileen artean, lantokietan bertan ere ziurtatzeko heltzen dela geure iritzia: kartelak, esku-orriak… Bestalde, jakinarazten dizuegu gure asmoa dela zenbait lantokitan lantzea bestelako ekimen baten aukera, enpresa-batzordeak AHTren aurkako posizionamendua hartzea. Horiek guztiek, zalantza barik, gizartean jada indartsu dagoen iritzia sendotzen lagunduko dute. Langileok ere, AHTri EZ! diogulako.

Azkenik, Elkarlanak abenduaren 15ean Arrasaten deitutako manifestazioan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak, AHT gelditzeko eta inposizioari ez ozen esateko.

Bilbon, 2007ko azaroaren 27an.

This entry was posted on Asteazkena, azaroa 28th, 2007 at 12:29 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA