AHT Gelditu! Elkarlanak AHTrekiko oposizioaren kriminalizazio saiakerak salatu eta kontzentrazioak deitu ditu gaurko enpresa eraikitzaileen aurrean

Gasteiz, Oiartzun, Donostia, Zornotza, Oñati, Ordizia, Bilbo, Basauri eta Irunen egingo dira kontzentrazioak, gaur arratsaldean.

AHT Gelditu! Elkarlanaren oharra:

AHT GELDITU! Elkarlanak hainbat herritan kontzentrazioak deitu ditu ostegunean “Euskal Y”-aren eraikuntza-lanetan diharduten enpresei azpiegitura erraldoi hori geldiaraz dezaten exijitzeko. Hori dela eta, ostegunean herriz herri antolatu diren mobilizazio horietan parte hartzeko deialdia egin eta, azken gertakarien harira, AHTren aurkako herri mugimendua kriminalizatu eta proiektu anti-ekologiko eta anti-sozial honen inguruko eztabaida desbideratu asmoz zenbait komunikabidek eta agintari politikok abian jarri duten intoxikazio eta manipulazio kanpaina gogor salatu nahi dugu.

Jakina denez, eraikuntzako enpresarien presio-taldeek neurrigabeko etekinak lortzen dituzte ingurumenean eta arlo sozioekonomikoan kostu ikaragarriak dituzten azpiegiturekin, eta AHTren obraren negozio itzela da axola zaiena. Honi dagokionean zera salatu nahi dugu:

  • Eusko Jaurlaritzak berak jo du “Euskal Y”-aren obraren 4.200 milioi euroko gastuaren %83 eraikuntza sektorearen faborerako izango dela. Egin kontu: egitasmoan aurrikusitako 105 kilometro tunelen zulaketak 2.500 milioi euroko (400.000 milioi pezta) kostua du eta egin beharreko lur mugimenduak EAEn azken hogei urteetan eraiki diren azpiegiura berriek mugitu duten lur guztiaren erdia lirateke.
  • Beste zifra esanguratsu bat ematearren, 9.412 milioi eurotik gorakoak dira uneotan EAEn eraikitzen edo lizitaziora atera diren garraio azpiegitura handien inbertsioak –AHTrekin batera errepide berrien eraikuntza nabarmentzen da, 4.022 milioi eurorekin–, garapen eredu xahutzaile, suntsitzaile eta eutsiezina sustatuz.
  • Era berean, eguneko 45 milioi euro (hau da, eguneko 7.336 milioi pezta) xahutzea aurrikusten du Espainiako gobernuak datozen 15 urteetan zehar (osotara 250.000 milioi euro beraz), mundu osoan AHT kilometro gehien duen herrialdea izateko eta penintsula Europako potentzia ekonomiko eta populazio handienek baino autobia/autopista kilometro gehiagoz hornitzeko.

Bistan da, azpiegitura hauek guztiak abian jartzeko arrazoia ez da “interes orokorra”, inbertsio publikoekin etekin pribatuak eskuratzen dituzten zenbait talde ekonomiko indartsuren interes partikularra baizik. Izan ere, horrela baliabide publiko kopuru izugarriak transferitzen dira –zergen bidez eta horiek “aurrerapenaren” izenean erabiliz– langile jendearengandik eraikuntza eta porlan enpresetara, eta bide batez, zenbait alderdi politikoetara. Gizarteak ezin onar dezake hainbeste diru publiko xahutzea, eta are gutxiago AHTren egitasmoak errentagarritasun ekonomiko eta sozial negatiboa duenean, ustiapen komertziala negatiboa izango denean eta errentaren birbanaketan kaltegarria izango denean, langileek ordaindu eta eliteak erabiliko baitu.

AHTn hainbeste diru xahutzen bada, zertan ez da inbertituko? Nola eragiten du azpiegitura erraldoi eta oso garestiak eraikitzen egiten den diru xahuketa honek gizarte arloko gastuen murrizketan, hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan eta euskaran dauden premia sozialak erantzunik gabe gelditzean?

Bestalde, zenbait komunikabide eta agintari politiko AHTren aurkako oposizio soziala kriminalizatzeko saiakera etengabean murgilduta daudela eta aste honetan burutu duten toxikazio eta manipulazio operazio berria gogor salatzen du AHT GELDITU! Elkarlanak. Izan ere, Irungo “Excavaciones Ugarte” enpresak dioenari jarraiki, AHTren aurkako opositoreek bere bulegoetan eginiko protesta ekintza baketsu eta publiko baten ondorioz erabaki zuen AHTren eraikuntza lanetan parte hartzeari uko egitea. Gure galdera da, hortaz, aipatu komunikabideek gertaerak desitxuratzeko, manipulatzeko eta, azken finean, AHTren aurkako herri mugimendua kriminalizatzeko ea zein interesa daukaten. Etengabe balizko “mehatxu eta ekintza biolentoak” aipatuz abian jarri duten intoxikazio kanpaina horren helburu bakarra AHTren aurkako oposizioa kriminalizatzea, parte-hartze publikorako bideak ukatzea eta, bide batez, proiektu anti-ekologiko, anti-sozial eta xahutzaile honen inguruko eztabaida desbideratzea da. AHT GELDITU! Elkarlanak, bere aldetik, herri eztabaida eta mobilizazioa bultzatzen segituko du AHT egitasmoaren inposaketa bertan behera utzi dadin.

Guzti horrengatik, bihar ostegunean AHTren eraikuntza lanetan diharduten enpresen aurrean kontzentrazioak deitu ditugu eta datorren abenduaren 15ean Arrasaten egingo den manifestaziora ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten dugu “INPOSAKETARIK EZ! AHT GELDITU!” lelopean.

Kontzentrazioen zerrenda:

  • Gasteiz: 19:00etan Euskal Trenbide Sarea-ren aurrean
  • Oiartzun. 20:00etan Herriko plazan.
  • Urretxu. 19:00etan, Herriko plazan
  • Donostia. 5etatik 6’30etara Kontzentrazioa ?Moyua? aurrean. Santa Katalina plazan (abenida).
  • Zornotza. 19:00etan Erreferendum plazan.
  • Oñati (Deba Goiena). 19.00etan Herriko plazan
  • Ordizia (Goierri). 19:00etan Ordiziako plazan.
  • Bilbo. 19:00etan TECSA enpresa eraikitzailearen aurrean, Deustuko Madariaga etorbidean.
  • Basauri. 20:30etan Bentako plazan.
  • Irun. 19:30etan Ensanche plazan.

Informazio gehiago:

Gara

This entry was posted on Osteguna, azaroa 29th, 2007 at 11:06 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA