AHT Gelditu!: «Erronka Arrasateko kaleak bete eta gure ezetza entzunaraztea da»
GARA» Une erabakigarria dela iritzita, AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioa eta eztabaida sustatzea premiazkotzat jotzen du. Hala, larunbatean Arrasaten egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin du.

AHT Gelditu! Elkarlanak larunbatean Arrasaten egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin zuen beste behin. «Gure erronka Arrasateko kaleak betetzea eta gezurra, manipulazioa eta kriminalizazioa erabil- tzen duten arduradun politikoei AHT inposatzearen aurrean gure ezetza entzunaraztea da», adierazi zuten atzo Arrasaten bertan eginiko agerraldian.
Elkarlaneko kideek une honek duen garrantzia nabarmendu nahi zuten, AHTri oposizio tinkoa agertzen dioten hainbat udalerritan Gobernu espaino- la eta Lakuakoa makroproiektuaren eraikuntza lanak hastekotan baitaude. «Inposatze asmo» horrekin batera, jendar- tean AHTren inguruko eztabaida zeharo desitxuratzeari ekin diotela salatu zuten.
Beren iritziz, kanpaina honen helburua zera da: «Gatazka honen jatorrian dauden arrazoi ekologiko eta sozialen gainean erabateko nahasmena sortzea eta, bide batez, kalteturiko udalerrietan herri galdeketak egitea eragotzi, debekatu eta, aldizka, desobedientzia zibileko protesta ekintzak kriminalizatzea». Hala, AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen esanetan, agintariek «egitasmoa justifikatu nahian gezurra, manipulazioa eta kriminalizazioren aldeko hautua» egin dute. «Horrela, AHTk ingurumenean, gizartean eta ekonomian izango dituen ondorio latzak eztabaida publikoari ezkutatu eta gizartearentzat funtsezkoa den arazo honetan herritarrei erabakitzeko aukera minimorik eman gabe, inposizioa beste biderik ez duen proiektu hori ezarri nahi digute», ohartarazi zuten Elkarlaneko kideek.
«Faltsukeria gezurtatzeko»
Horrengatik guztiagatik, dozenaka eragile batzen dituen plataformak mobilizaziorako eta Abiadura Handiko Trenaren inguruko eztabaia sustatzeko premia nabarmendu nahi izan zuen, hala azpiegitura horren «inposizioa nolanahi onartua izan dadin lortu nahian darabilen propaganda eta faltsukeria gezurtatzeko».
Era berean, eztabaida sustatzeko, horren beharrezko den informazio «zabal eta gardena» emateko exijitu zien proiektuaren bultzatzaileei, honek eztabaidarako atea zabaldu eta «herriari hitza eta erabakitzeko bidea eta askatasuna» emango diotela uste baitute.
This entry was posted on Asteartea, abendua 11th, 2007 at 9:15 pm and is filed under Albiste nagusiak, Hemeroteka, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.