AHTren aurkako 15 lagun epaituko dituzte ostegunean Bilbon
Ostegunean, hilak 13, goizeko 9etatik aurrera Bilboko Abandon ADIFen aurrean kontzentratzioa egingo da, desobedientzia eta erresistentzia zibila borrokarako bide gisa sostengatzeko eta AHT geldiaraz dezaten exijitzeko.
Datorren ostegunean Bilbon AHTren aurkako 15 lagun epaituko dituzte. Lagun hauek joan den apirilaren 26an ADIF erakundearen bulegoak -Espainiako gobernuaren trenbide azpiegituren kudeatzailea da hori- okupatu zituzten Bilboko Abandoko tren geltokian, “Euskal Y”-aren lanak geldiaraztea eskatzeko.
Hona egun horretan publiko egindako salaketa oharra:
ADIF da AHTren obren adjudikazioak ematen dituena. Beronen bulegoetan, gero eta murritzagoak diren lur emankorrak estali eta suntsitzen dituzten makinarien ejerzitoak bidaltzeko erabakiak hartzen ari dira.
Garraiobide itxuraz mozorrotzen diren hormigoi, tunel, biadukto, harrobi eta zabortegietan garai honetan negozio aberasgarri eta zekena bilatzen. Garapena deitzen dioten gaixotasun horren adibide argia da lurzorutik doan hegazkin hau (AHT). Botere ekonomiko eta politikoa darabilten eta erdigune neuralgikoetan dauden bulego hauetan hartzen dituzten, inoiz egon ez diren herri txiki, haran eta mendiak suntsitzeko erabakiak. ADIFek hartu duen azken erabakia, Gasteiz Arrasate eta Durangaldean adjudikazioak egitea izan da. Konturatu orduko, gainean izango ditugu lan hauek 400 milioi euro baino gehiagoko balioarekin adjudikatuko dizkiete raikuntza enpresei.
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, proiektu honek legitimazio osoa badu ere, ausartu ere ez dira egin obra hauen berri ere ematera eta badaezpada ere, azpiegitura hauek promozionatzeko milioiak gastatu dituzte. Aldi berean, demokratek ez dituzte herri galdeketak entzun ere egiten.
Gaur egun, AHTren desjabetzeengatik afektatuak Lurranek en bulegoetatik botatzen dituzte informazio eta laguntza bila joaten direnean Nekazaritza departamenduaren agindupean dagoen elkarte hau, nekazariekiko laguntza (nekazari gazteei lurrak erraztea) moduan sortu bazen ere. Baste behin, begibistan geratzen da nola funtzionatzen duen azpiegitura demokratiko hauek.
Hau guztiagatik, ekintza baketsu honekin, AHTren aurka gauden milaka pertsonen ahotsak plazaratu gura ditugu Euskal Herriko boteregune neuralgiko honetan. Pairatzen dutenen, epaituen eta kriminalizatuen ahotsok dira amalurraren defentsaren bozgorailu.
This entry was posted on Wednesday, December 12th, 2007 at 12:22 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.