AHTaren aurkako ekimena burutu dute Abadiñon
Gaztesarea» Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekimena burutu dute Abadiñon. Udaletxean jarritako tren txu-txu
delakoa okupatu dute gazteek AHTaren aurka egiteko.
Oharra:
Azken 6 hilleotan ugariak izan dira Abadiñoko Gazte Asanbladak antolatu dituen AHTaren aurkako ekimenak. Bizikleta martxa antolatu genuen Abadiñoko auzo ezberdiñetatik igaro zena. Aste betez herriko ferialeku
parkea okupatu genuen eta bertan aste bete egon giñen. AHTaren aurkako kanpaina abiarazi genuen, hileko lehenengo ostiraletan kontzentrazioak eta ekimenak burutu izan ditugu eta gaurkoan gabonak direla aprobetxatuz, urtero egin izan dugun ekimena burutu dugu. Udaletxeak tren txu-txu
direlako horrek jartzen ditu Abadiñoko auzo ezberdiñetatik igaro daiten. Bertara banderola eta pankartekin sartu eta Abadiñotik ibili gara bueltaka. Ondoren ordu erdiko elkarretaratzea burutu dugu 35pertsonek Traña-Matiena auzoan. Bestalde, datorren astean hileko lehenengo ostirala daukagu, beraz ekimena eta elkarretaratzea izango ditugu oraingoan ere. Aldi berean, Otsailak 9rako San Blas jaiak direla aprobetxatuz, AHTaren aurkako eguna prestatzen hasi gara gazte asanbladatik. Beraz adi egon eta mobiliza zaitez!!! Abadiñok AHTrik ez diño!!!
Info+: abagaztetxea.blogspot.com
This entry was posted on Larunbata, abendua 29th, 2007 at 2:06 pm and is filed under Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.