AHTk ekarriko dituen ondoriak salatzeko helburuz ibilaldi batek Sakana zeharkatu du
Gara» Abiadura Handiko Trenaren proiektuak kalapitak sortu ditu euskal gizartean eta azpiegitura horren aurkako oposizioa handiagotzen ari da. Larunbatean, AHT Gelditu! Elkarlanak Sakanan izan zuen hitzordua, bertan, azpiegituraren aurkako bigarren ibilaldia egin zuten.Uharte-Arakil, Arruazu, Arbizu, Lakuntza, Lizarragabengoa eta Etxarri-Aranatz artean egindako ibilbideak 80 pertsona inguru bildu zituen.
Antolatzaileen esanetan gainera, AHTren makroproiektuak lurraldearekiko eta gizartearekiko dakartzan ondorio «larriak» izango dira, eta azpiegitura honek bai maila sozialean, bai ekonomikoan duen «iraunkortasun eza» salatu zituzten ibilbidean zehar.
Sakanako eskualdeak azaroan egin zuen lehen ibilaldia, Izurdiaga eta Uharte Arakil bitarte eta AHT Gelditu! Elkarlanak azaldutakoaren arabera, bigarren ibilaldi honekin gizartearen parte hartzea bultzatzea bilatzen zuten. Ildo horretan gainera, makroproiektuak Sakanako eskualdean ekarriko dituen ondorien berri ematearekin batera, bailarako biztanleriaren oposizioa handiagotzen ari dela ondorioztatu du.
Hitzordu gehiago
Bi ibilaldien arrakastaren ostean, AHT Gelditu! Elkarlanak hirugarren gonbidapena egin nahi izan dio biztanleriari eta Etxarri Aranatz eta Altsasu bitarte arituko den ibilaldi berri bat aurkeztu du. Hitzordua heldu den hilean izanen da. Honela, martxa honekin, AHTren kalteen inguruko sentsibilizazio kanpainari amaiera emango zaiola adierazi dute antolatzaileek.
This entry was posted on Astelehena, abendua 31st, 2007 at 3:04 pm and is filed under Hemeroteka, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.