Tolosaldeko hainbat eragilek urtarrilak 26ko manifestaziora deia egin dute

Atzo eguerdian, Tolosaldeko hainbat eragilek Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu dituen manifestazio eta ekimenetan parte hartzeko deia egin zuten.

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa antolatu du datorren urtarrilaren 26an, larunbata. Manifestazioa arratsaldeko 5etan irtengo da Triangulotik eta “kaldereroak” direlako aitzakiarekin, festa giroan egingo omen dute. Atzo elkarlanakideek bailarako beste hainbat eragilerekin batera eman zuten prentsaurrekoan herritarrei bertan parte hartzeko deialdia luzatu zuten:

Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimendua gero eta handiagoa da, abenduaren 15ean Arrasaten egin genuen manifestazioan argi geratu zenez. Ez da harritzekoa; izan ere, gero eta jende gehiagok du proiektu txikitzaile horri buruzko informazioa, baina ez proiektua babesten duten erakundeei esker, baizik eta informazioa zabaltzeko lan egiten dugun pertsona arrunt eta gizarte-taldeen lanari esker.”

Ekimen honi atxikimendua eman dioten elkarte, talde eta norbanakoen artean honako hauek daude: Tolosaldeko ANV-EAE, Tolosako Ezker Batua, Tolosako Aralar, LAB, EHNE, Bilgune Feminista, Euskal Herria Sozialista, Tolosaldeko Gazte Asanbladak, Tolosako Arraun Kluba, Ikasle Abertzaleak, Segi, Alpino, Oargi, Haitzetan Raju, San Esteban auzo-elkartea, Amarozko antzerki artisaua, Eneko Haritzaren lagunak, Amaroz auzo elkarteko zuzendaritza batzordea, Gazteluko segalariak, Mulambo afro-samba blokua, Angel Navas eta Jon Goikoetxea “Boli” mendizaleak.

Bestalde, prentsaurrekoan gogor salatu zuten “AHTren aurkako herri mugimendua kriminalizatu eta proiektu anti-ekologiko eta anti-sozial honen inguruko eztabaida desbideratzeko asmoz zenbait komunikabidek eta agintari politikok abian jarri duten intoxikazio kanpaina. “Mehatxuak eta ekintza biolentoak” hitzetik hortzera aipatuz martxan jarri duten manipulazio-kanpaina horren helburu bakarra AHTren aurkako oposizioa isilaraztea, parte-hartze publikorako bideak ukatzea, eta, bide batez, proiektu anti-ekologiko, anti-sozial eta xahutzaile honen inguruko eztabaida bertan behera geratzea da.”.

Beren hitzetan AHT Gelditu! Elkarlanak, oztopoak oztopo, “herri eztabaida eta mobilizazioa bultzatzen segituko du AHT egitasmoaren inposaketa bertan behera gera dadin. Garbi daukagu zein den gure helburua: herria informatzea, eztabaida bultzatzea eta herri-galdeketak eta inkestak egitea. Bide horretatik jo izan dugu orain arte, gure eskualdean Anoetan eta Alegian eta gure eskualdetik kanpora herri-galdeketak antolatuz eta jendearen iritzia jasoz.” Gainera, “proiektua bultzatzen duten agintariek behin eta berriz esaten digute Euskal Herriak behar duela Abiadura Handiko Trena, baina galdeketa horietan, herritarrek argi erakutsi dute ez dutela horrelako proiektu baten inolako beharrik, eta inork ez diela aurretik iritzirik galdetu.”

Bukatzeko, manifestazioari begira bailaran antolatu dituzten ekimen desberdinak aipatu zituzten eta jendea bertaratzera animatu nahi izan zuten:

  • Urtarrilak 19, larunbata

Goizeko 9:45ean: MENDI MARTXA Triangulo plazatik abiatuta. Bidean, bertatik bertara ikusiko dira Tolosan AHTk izango lukeen ibilbidea eta eragingo lituzkeen kalteak. Oargi, Alpino eta Haitzetan Raju elkarteek antolatuta.

Eguerdiko 14:00etan: BAZKARIA Oargi mendi elkartean.

  • Urtarrilak 23 eta 24

Kotxe-karabanak herrietan.

  • Urtarrilak 25, ostirala

Goizeko 11etan: Tolosako Lanbide Heziketako eskolan (maestrian) AHT Gelditu! Elkarlanaren WEB-ORRIAREN AURKEZPENA, Tolosa eta Goierriko Elkarlanaren eskutik.

“Mila arrazoi dauzkagulako, Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak “AHTrik EZ! INPOSAKETARIK EZ!!” lelopean Tolosako Triangulo plazatik abiatuta urtarrilaren 26-an, arratsaldeko 5etan, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten dizuete herritar guztiei, denon esku baitago makroproiektu hau gelditzea.”

This entry was posted on Igandea, urtarrila 13th, 2008 at 3:56 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. […] larunbatean Tolosan izango den Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazioa dela eta, duela 12 urte UGARTEn burututako ekimena gogoratu […]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.