Ertzaintzak debekatu egin du sondeoetara inguratzea Beasainen
Goierriko Hitza AHTren kontrakoek baimena zuten elkarretaratzea egiteko, baina Ertzaintzak oztopatu egin die bidea Ertzaintzak debekatu egin du gaur arratsaldean Beasainen, Erauskinerako igoeran, abiadura azkarreko trenako sondeoak egiten ari diren tokira inguratzea, eta ez zieten pasatzen utzi AHTren kontra bertan elkarretaratzea egiteko asmoa zutenei. Protesta egiteko baimena zuten bertan bildutakoek, baina Ertzaintzak oztopatu egin diete bidea, bertara ezin zutela joan esanez.
Goierriko AHT Gelditu! elkarlana-ren blogean honelako azalpena ematen du: konzetrazioko gertaerak
Protestan bildutakoen arabera, “Ertzaintzak bultzaka erantzun du gutako batzuk pasatzen saiatu direnean. Beltzak ziren. Elkarretaratze bat besterik ez genuela egin nahi esan diegu, baina ez digute pasatzen utzi”. Orain dela egun batzuk Ittolako eremuan egin zituzten AHTren zundaketak eta orain Usurberako bidean, Erauskinerako igoeran ari dira egiten.
This entry was posted on Ostirala, otsaila 1st, 2008 at 5:22 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.



Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.