Beasainen kontzentrazioa burutu dute zundaketak salatzeko
Goierriko AHT Gelditu Elkarlanaren oharra. Mobilizazioak izan dira gaur Beasainen AHTren zundaketa lanen hasiera salatzeko. Ikastetxeetan paroak egion dituzte eta manifestazioan 200 pertsonatik gora izan dira
Ikastetxeetan paroak izan dira goizean eta Goierri osoko 200 gazte inguruk manifestazioa burutu dugu Beasaineko kaleetan zehar, ondoren zundaketa makinetara joateko intentzioz abiatu gara. Ertzainek bidea itxi digute eta ezin izan dugu aurrera jarraitu. Gazte batzuk mendialdetik joaten saiatu dira baina ertzainek identifikatu egin dituzte eta ez diete aurrerago joaten utzi.
Arratsaldean ere mobilizazioak izan dira
Arratsaldeko mobilizazioko testua:
Badira pare bat aste Beasainen Abiadura Handiko Trena egiteko beharrezko dituzten zundaketa-lanak hasi dituztela. Beti bezala, zuzenean lurretan sartuz eta jabeei beren eskubideak zeintzuk diren argi adierazi gabe hasi dituzte lan horiek.Prozesu horretan, administrazioak, eta kasu honetan, Beasaingo Udalak eman dituen erraztasunak gutxienez susmagarriak direla esan genezake, bitartekari lanetan aritu baita lurjabeak udalera zuzenean azaltzeko eskatuz eta proiektu txikitzailea gauzatzeko komeni den informazioa soilik emanez. Lurjabeak banan bana deitu dituzte eta beren lurretan nahi dutena egiten utzi behar dietela adierazi; hori omen da hoberena. Hoberena, ordea, norentzat? Lurjabearentzat? Baserritarrarentzat? Herritarrontzat? EZ. Lurretan nahi dutena egiten uztea makroproiektuaren sustatzaileentzat soilik da hoberena. Zergatik? Horrela legeak agindutako desjabetze-prozesua ekiditen dutelako, horrela lurjabe edo baserritarren eskubideak errespetatu behar ez dituztelako, horrela denbora irabazten dutelako. Eta zergatik denbora irabazi? Euskal Herriaren etorkizunarentzat mugarri izan daitekeen azpiegiturak ezin al dio desjabetza-prozesu bati itxoin? Ezin al ditu lurjabearen eta baserritarraren eskubideak bermatzeari itxoin? EZ. Inpaktu ekologiko itzela eragiteaz gain, bai gizarte ereduan, baita lurralde egitura eta ekonomian ere, eragin izugarria izango duen azpiegiturak ezin du gehiago itxoin. Gehiago itxoiteak aurka dauden pertsonak ugaritu eta indartzen dituelako; gehiago itxoiteak azpiegitura bera bertan behera uztea ekar dezakeelako. AHTa gelditzen aritu gara; AHTa gelditzen ari gara.
Mobilizazioak izan dira Besainen AHTren zundaketa lanak hasi direla salatzeko (gaztesarea)
This entry was posted on Friday, February 8th, 2008 at 8:54 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.