Zuhaitz landaketa Tabiran (Durango): “Zuhaitz gehiago eta porlan gutxiago, AHT Gelditu!” lemapean

durangokoelkarlana.info Durangaldean burutzen ari den salaketa asteari jarraipena emateko, Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak salaketa ekimena burutu zuen atzo Tabiran. Bertan proiektatuta dagoen biaduktuak sortuko duen txikizioa salatzeko asmotan, zuhaitz landaketa bat egin zen. 11 zutabeen ordez, AHT-aren aurka 11 arrazoi daudelako, 11 zuhaitz landatu ziren “Zuhaitz gehiago eta porlan gutxiago, AHT Gelditu!” lemapean.

Tripartituak (PNV, IU eta EA) eta PSOEk, Lakua eta Madrildik negozio zutabetzat hartu duten porlanaren eta euskal jendartearen hipotekaketaren aurrean, herritarrek amalurra eta Euskal Herriaren etorkizun sozialago eta interes pribatuek baldintzatu gabekoaren defentsan, zuhaitzak landatu zituzten.

Zenbait hedabideek argitaratu dutenaren arabera, Durangaldeko obren hasiera Martxoan emango da. Salaketa astearen bitartez, AHT Gelditu! Elkarlanak txikizio nahiari aurre egiteko prest dagoela adierazi nahi izan du.

This entry was posted on Ostirala, otsaila 22nd, 2008 at 8:13 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.