Martxoaren 15ean, mendi-martxa informatiboa: “Lurraren defentsan, AHTrik ez!”

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana» Martxoaren 15ean, larunbatarekin, Sakana eta Goierriko AHT GELDITU! Elkarlana taldeek Altsasu eta Idiazabal herriak lotuko dituen mendi-martxa informatiboa antolatu dute “Lurraren defentsan, AHTrik ez!” lemapean.

Sakana eta Goierriko herri eta haran afektatuetan AHTren Nafarroako Korridoreak eta “euskal Y”arekin izango lukeen lotuneak eragingo lituzkeen ondorio larriak salatzeko. Ibilaldia goizeko 10etan abiatuko da Altsasuko udaletxetik, Altzaniako mendizerran barna 6 orduko martxari ekiteko. Bidean geldiune informatiboak burutuko ditugu Aitzkaia, Balankaleku, Atxurbi eta Urbaundi mendietan, hain zuzen ere AHTren korridore nafarraren eta “euskal Y”aren arteko lotunea Ezkio-Itsason egiteko azkenaldian gehien aipatzen dituzten alternatibak kalteturiko lurraldearen gainean ikusmira zabala eskaintzen baitute leku hauek. Bestalde, herritarrei parte hartzeko aukera gehiago eskaintzearren, goizeko 10etan kontzentrazioa egingo da Altsasuko Udaletxearen parean ibilaldiaren hasierarekin bat eginez, eta arratsaldeko 18:30ean ibilaldiaren amaiera-ekitaldi bat ospatuko dugu Idiazabalen, bertsolariak, musika eta afari-merienda lagun. Halaber, Gipuzkoatik ibilaldira joateko autobusa aterako da Beasaingo RENFE geltokitik goizeko 9’40an (autobusa hartzeko izena ematea komeni da 651653692 telefonoan); eta eguna amaitutakoan ere, Idiazabaldik autobusak antolatu ditugu arratsaldeko 20etan Beasainera

This entry was posted on Asteartea, martxoa 4th, 2008 at 10:04 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.