Apirilak 5 eskualdeko Gazte Asanbladen eguna Durangon: Gazteok AHTri Ez!
Durangoko Elkarlana» AHT gelditzea posible da. Horretarako, gazte guztiak batu eta gure jarrera erakutsi behar dugu. Durangaldeko gazteoi apirilaren 5ean Durangon batzera deitzen zaituztegu.
Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak elkarlanean gabiltza azken urteetan. Bakoitzak, bere herrian dinamika propioa darama, baina gure arteko harremanak indartzen dituen Koordinadoran biltzen gara, elkarrekin ideia eta proiektu ezberdinak garatu asmoz.
Orain dela bi urte inguru, eskualdeko gazte asanbladek batera lan egiteko ideia sortu zen. Eskualdeko egoeraren azterketa bat egin, eta Abiadura Handiko Trenaren aurkako dinamika bat martxan jartzea adostu zen. Izan ere, durangaldean sekulako eragina izango zuela ondorioztatu genuen, batez ere ikuspegi ekologiko batetik.
Gazte asanblada bakoitza AHTaren kontrako borrokan murgildu zen, hainbat ekimen eta mobilizazio atera genituen, informazioa zabaldu genuen…eta pasa den urtean, asanblada guztiak batuko zituen egun bat antolatzea erabaki zen. Bertan, proiektuaren inguruan eztabaidatu genuen, eta manifestazioa egin genuen Durangoko kaleetatik ehundaka gaztek.
Aurten ere deialdi bera egitera gatoz. Apirilaren 5ean antolatuko dugu , Durangon. Dena dela, hausnarketa sakonago bat egitea dugu helburu. AHTak eragin ekologikoak izango dituela argi daukagu, baina gure ustez, gure bizimoduan ere aldaketak ekarriko ditu. Durangaldeko gazteon gaur egungo bizi egoeraren azterketa bat egin, eta hortik abiatuta, proiektuak izan ditzakeen ondorio sozialen inguruan sakonduko dugu.
AHT gelditzea posible da. Horretarako, gazte guztiak batu eta gure jarrera erakutsi behar dugu. Obren mamua gero eta gertuago dagoen honetan, eskualdeko gazteoi apirilaren 5ean Durangon batzera deitzen zaituztegu, eta batez ere arratsaldean egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Era berean, ostiral honetatik aurrera www.durangaldekogaztetxea.com web orrialdeanegunari atxikimendua emateko, informazioa jasotzeko, nahiz proposamenak egiteko aukera izango dela adierazten dugu. Animatu eta parte hartu!
Gure Etorkizunaren alde!
Gazteok AHTri Ez!
This entry was posted on Asteartea, martxoa 11th, 2008 at 9:40 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.