AHTren aurkako Gazte Eguna burutu zuten larunbatean Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladek

gaztesarea Goizetik animazioa, jolñasak eta eztabaidak izan zituzten. Eguerdian bazkaria burutu zuten 200 gaztek eta arratsaldean 800 gazte inguruk manifestazioa burutu zuten AHTren aurka.

Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen larunbateko oharra:

Gaur durangaldeko gazte eguna ospatu dugu, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolaturik. Goizetik animazioa, jolasak eta eztabaidak egon dira. Eztabaidetan, aipatzekoa da 50 gazte inguru batu garela AHtren eragin sozialen inguruan hausnartzeko.

Bazkarian, 200 bat gazte egon gara, eta arratsaldeko 5etan hasi den manifestazioa oso jendetsua izan da. Ehundaka gazte egon gara bertan, 800 inguru hain zuzen. Gazteok AHTri Ez!, Herriak bizirik, AHTrik Ez!, Gazte borrokaz AHT gelditu, PNV txikitzaile, PNV diruzale…eta antzeko lemak ohiukatu ditugu.

Ondoren egin den ekitaldian, gazte asanblada bakoitzeko kide bat igo da, eta herriko egoeraren berri emanez, AHTren kontrako jarrera adierazi dute. Horien ostean, bi gaztek egunaren irakurketa egin dute. Gauean, Rock maratoia izango da eskualdeko musika taldeen eskutik, DMTE elkartearen laguntzarekin hain zuzen ere. Gaurkoan ere, argi geratu da, durangaldeak eta bertako gazteok ez dogula AHTrik nahi.

Ekitaldiko testua:

Arratsaldeon, eta eskerrikasko durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladek egin dogun deialdi honetan parte hartzearren.

Aurten be hemen gauz, eskualdeko gazte egunean, eta aurten be Abiadura Handiko Trenaren inguruan jardun gara. Izen be, durangaldiek proiektu honi askotan ezetz esan arren, ondiño be aurrera atarateko asmoekin dabiz. Urtebete pasau da Atxondok ezetzkue emon ebala herri galdeketa bidez; lau hilabete pasau diez Elorrixok aukera bardiñe egin ebanetik. Eta gainontzeko herrixetan be, hainbat jende mobilizatu da proiektu honen kontra. Honen aurrien, agintarixek entzungorrarena egin eta AHT eraikitzen hasi gura dabe hurrengo asteetan.

Gaztiok, gure aldetik, argi esan dogu gaurkuen be ez dogule AHTrik gura. Durangaldie txikitu egingo dauelako, baina baita herritarron eta gaztion bizimoduen eragine eukiko dauelako be. Tren hau ez da herritarrena, enpresario eta politiko diruzaleena baino. Tren hau kapitalismotik sortu da, kapitalismoari berari jaten emoteko. Eta garbi dau: kapitalismoa sendotuz, gure eskubideak murriztu egingo diez. Etxebizitza arazoa konpontzeko inbertsio gutxiago, kultura kontsumistaren inposaketa, herri izaeraren ahultzea…

Gaztetxe eta gazte asanbladetan egiten dogun lanean, gure arteko harremanak sendotu eta balore justuetan sakontzen ahalegintzen gara. Eta aurrerantzean be lan horretan jarraituko dogu. Desalojo, txantaje, identifikazio eta abarren gainetik, autogestiñuen bidetik gure herrixek eraikitzen jarraituko dogu, bestelako bizi eredu bat bultzatzen segiduko dogu. Bide horretan, ezinbestekue da AHT gelditzie. Obrak durangaldera badatozela esaten dabe, eta gogorra izen arren, geldituko dogu!

Gure etorkizunaren alde, Gazteok AHTri Ez!

Gora durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladak!

+ Info:Durangoaldeko Elkarlana

This entry was posted on Astelehena, apirila 7th, 2008 at 8:42 pm and is filed under Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.