AHTren aurkako itxialdia hasi dute Eskoriatzako udaletxean
Euskal Y
-aren nahitaezko desjabetzak arbuiatzeko helburuarekin hasi dute itxialdia. AHT GELDITU! Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu bihar asteartean AHTren aurkako jarrera duen udalerri horretan Espainiako Sustapen Ministerioak agindutako lurrak okupatu aurretiko akten altxamendua bertan behera uzteko.
AHT GELDITU elkarlanaren oharra:
AHT GELDITU! Elkarlaneko hainbat kidek itxialdi bat hasi dute gaur arratsaldeko 7etan Eskoriatzako Udaletxean Euskal Y
-aren nahitaezko desjabetzeak arbuiatzeko eta bihar asteartean AHTren aurkako jarrera duen udalerri horretan Espainiako Sustapen Ministerioak agindu dituen nahitaezko desjabetzak eta lurrak okupatu aurretiko akten altxamendua bertan behera uzteko eratu diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiteko.
Hortaz, bihar asteartean goizeko 9etan Eskoriatzako udaletxearen aurrean egingo den protesta kontzentrazioan eta arratsaldeko 7etan herriko plazatik abiatuta egingo den manifestazioan ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten dugu, herritarren mobilizazioaren bidez Sustapen Ministerioak Eskoriaztan hilaren 15, 16 eta 17an agindu duen lurrak okupatu aurretiko akten altxamendu hori bertan behera uzteko eta AHT geldiaraz dezaten exijitzeko
AHT GELDITU! Elkarlanak gogor salatu nahi ditu derrigorrezko lur okupazio hauek eta Eskoriatzako udalak AHTren aurka agertu duen jarrera errespeta dadin exijitzen du. Eskoriatzako Udalak AHTren kontrako jarrera du eta inpaktu ekologiko nahiz sozial larriak eragingo lituzkeen proiektu hori inposatzea jendartearentzat onartezinezko jukutria bat dela deritzogu eta errebelatu egin gaitu. AHTk kalteturiko udalerriek erabakiak hartzeko ahalmen osoa izan behar dutela aldarrikatzen dugu. Azpimarragarria da Espainiako Sustapen Ministerioak Eskoriatzan 440.000 metro karratu landa eta baso eremuen okupazioa agindu duela AHTren obrarako. AHTk udalerrian kalte oso larriak eragingo lituzke eta txikizio hori Eibar-Gasteiz Autopistaren eraikuntzak jadanik Mazmela, Zarimutz eta Marin auzoetan ingurugiroari egindako eraso latzei gehituko litzateke, azpiegitura-lan handien pilaketaz auzo hauek ingurumen eraso izugarria eta atzeraldi demografiko larria pairatzera kondenatuz.
Egiten dugun galera hauxe da bestalde: nork du ekonomikoki hain xahutzailea, sozialki injustua eta ekologikoki jasanezina den azpiegitura horren premia? Honi dagokionean, AHTren balizko interes publikoa errotik gezurtatzen dugu, ingurugiroari eta gizarteari eragindako kalte larriez gain, AHTren gaian nabarmena delako gobernuek kapital handiaren interesei lehentasuna ematen dietela, kalteturiko populazio eta udalerrien interesak eta borondatea mespretxatzen dituzten artean.
Hori denagatik, bihar asteartean Eskoriatzan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu, herritarren mobilizazioaren bidez Sustapen Ministerioak agindu dituen desjebetzapenak eta lurrak okupatu aurretiko akten altxamendua bertan behera uzteko eta Espainiako gobernuari nahiz Eusko Jaurlaritzari AHT geldiaraz dezaten exijitzeko
Info +:
AHT-aren aurkako itxialdi bat hasi dute Eskoriatzako udaletxean (gaztesarea)
Opositores al TAV se encierran en el Ayuntamiento de Eskoriatza (gara)
This entry was posted on Astelehena, apirila 14th, 2008 at 8:45 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.