Amalurraren aldeko astearen ostean AHTaren aurkako eguna izan zen Gasteizko Kanpusean
Informazio eta mahai-inguruez beteriko Ama Lurraren aldeko jardunaldien ostean, joan den ostegunean Gasteizko unibertsitateko ikasleek ezezko borobila eman zioten garapena eta jasangarritasunaren irudi omen den makroproiektu txikitzaile eta kapitalista honi.
Argazki Galeria
AHTren aurkako eguna izan zen Gasteizen
AHTren aurkako unibertsitateko taldearen oharra:
Amalurraren aldeko jardunaldiak bukatutzat eman genituen asteazkenean Nekane Juradorekin izandako mahainguruaren ostean; Amalurraren aldeko astearen oso balorazio positiboa egin dugu, astelehenean Julio Villanueva Itoitzeko solidarioarengana 60bat pertsona etorri ginen, asteartean Iban Gasteizko AHT gelditu! Elkarlankidearengana 55bat, eta asteazkenean Nekane Juradorenera berriz 70pertsonatik gora.Eredu kapitalistaren helburu bakarra negozioa dela ikusi dugu, boterea lortzeak zigorrak saihesteko ahalmena eman ote die? Guk, haiek suntsitu nahi dutenaren defentsan dihardugunok, ordaintzen ditugu haien azpijoko eta sarraski guztiak… alderantziz behar luke! Baina… el que hace la ley hace la trampa!. Argi geratu zaigu hor goian (ustez gure gainean), daudenek mundua beren nahietara egokitu nahi dutela, gure dirua haien maite eta familiakoei ematen diete. Aste honetan asko ikasi dugu, eta ikusi dugu guk aurka egin ezean beren negozioekin aurrera jarraituko dutela, eta horregatik erresistentzia bloke moduan antolatu behar garela.Ostegunean gurekin egon ezin izan zenuten guztioi egunaren laburpentxo bat prestatu dizuegu: Eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere, goizean goizetik jardun genuen Unibertsitatea AHTaren aurka girotzen; material eta musika azoka bat jarri genuen 9tan trianguloan, nahiz eta geroago, haizea zela-eta, Filo-ko aterpeetara mugitu genuen babes bila.Unibertsitatetik gertu dagoen RadioVitoria katera Nuria gure laguna etorri zen, aukera ikusita bisitan joan gintzaizkion, baina antza ez zuen gurekin hitz egin nahi (ze arraroa!) eta gu heldu baino lehen alde egin zuen.Eguerdian 150bat pertsonako manifa egin genuen, Ama-lurra defendatu! AHT gelditu! lelopean. Ynposatzeileen txakurren bixita ere izan genuen.Eguraldia ere gure alde jartzea lortu genuen, eta kitar doinuez girotutako bazkari goxo-goxo bat jan genuen Filoko aterpeetan, tarteka lainoetatik ihes egitea lortzen zuen Eguzkipean.Arratsaldean joku partehartzaileak egin genituen, trikipoteoan Gasteiz erdialdera hurbiltzen gindoazen heinean.Lehenik, Filoko patioan AHTren inguruko tribiala egin genuen. RENFE geltokian egin genuen hurrengo jokua, bertako seguratek bakean utzi ez bagintuzten ere, oso ongi pasatu genuen; triki doinuekin Kaminante ingurura joan ginen azken jokua egitera. Euriaz babestu asmoz alde zaharrera joan ginen, bertan tabernaz taberna trikipoteatzen ibili ondoen, beatzi terdiak aldera, kontzertuak izan ziren Gaztetxean, Hurto eta talde sorpresa bat.Gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu gonbidatu berezi moduan eta parte hartzaile gisan aste honetan guk proposatutako ekintzetan parte hartu duzuen guztiei, uste genuen baino erantzun hobea jaso dugu, millesker!!Baina hau ez da nahikoa, borroka ezin eten daiteke, asko baitago jokuan; boterea dutenek edozein ahulezia profitatuko dute gure kontura negozioa egiteko, beraz adi eta gertu egon behar dugu aurre egiteko!Guk oraingoz AHTaren aurka maiatzean izango diren ekimenetan parte hartzera deitzen zaituztegu, Gelditur izeneko ekimen ibiltaria maiatzaren 4-31 bitartean Euskal Herri osoan ibiliko da, maiatzaren 31an Donostira heldu eta bertan egun osoa jai giroan eman ondoren manifestazio nazionala izango da.
Gurea da mundua: defenda dezagun! Zain ditzagun natura eta inguratzen gaituen gizartea, ez diegu utzi behar ez bata ez bestea txikitu arte explotatzen!
Gasteizko kanpusean AHTaren aurkako pintadak agertu dira
Ostegunean Gasteizko kanpusean AHTaren aurkako pintadak agertu dira; Amalurra defendatu, Gereñu herriaren etsaia, Ynposaketarik ez, PNV txikitzaile, kien siembra canteras cosecha pedradas… irakur daiteke hauetan.
Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.