Gasteizen ere AHTa geldituko dute!

Maiatzaren 17an mobilizatzeko deia luzatu diete gasteiztarrei, izan ere egun horretan Gelditour dinamika Gasteiztik pasatuko da eta manifestazioa burutuko dute goizeko 12:30tan Artiumetik.

Gasteizko AHT Gelditu! Elkarlana:

GASTEIZEN ERE AHT GELDITUKO DUGU!

Askotan esan dugu Abiadura Handiko Trenak (AHT) izugarrizko inpaktuak eragingo dituela gure herrian. Inpaktu ekologiko larriak, desberdintasun sozialen handitzea, lurralde antolamendu desorekak,? Nahiz eta AHTri buruz asko idazten eta hitz egiten den, oraindik ere ez da eztabaida serio eta partehartzailerik eman Euskal Herriarentzat estrategikoa izango den proiektu honen inguruan. Hau da, proiektu hau bultzatzen duten instituzioetatik ez da informatu eta ez dira partehartze tresna errealak jarri. AHT Gelditu! Elkarlanetik egoera hau behin eta berriz salatzen ibili gara, baina Eusko Jaurlaritzatik, Nafarroako Gobernutik edo ta Fomentotik etorri den erantzuna berdina izan da: inposaketa eta kriminalizazioa.

Horregatik, AHT Gelditu! Elkarlanetik orain dela aste batzuk Gelditour dinamika ibiltaria aurkeztu zen. Dinamika honekin herri eta hiri ezberdinetara heldu nahi dugu, informatzeko, gizarteratzeko eta indarrak batzeko azpiegitura erraldoi honen aurka.

Gasteizen Gelditour dinamikaren testigua jaso egin dugu, eta Gasteizen AHTak eragingo lituzkeen ondorioei buruz informatzeko eta hauek gizarteratzeko apostua egin dugu. Gainera gure helburua ez da soilik informazioa ematea, baizik eta indarrak biltzea eta AHTren aurka mobilizatzea.

  • Horretarako AHTak Gasteizen eragingo dituen kalteen txostena burutu dugu, zeinaren bidez AHTren etorrerak gure hirian ekarriko lituzkeen ondorioak zerrendatu ditugu.
  • Txostena hiru zatitan banatzen da: kalte ekologikoak, sozioekonomikoak eta inposaketa. Gaur soilik kalte bakan batzuk zerrendatuko ditugu, baina banatutako txostenean lasaiago aztertzen dira inpaktu guzti hauek.
  • AHTak 11 km egingo ditu Gasteizen. Hauetatik erdia hiriaren azpitik joango dira lurperatuatak, baina hirian sartu aurretik Durana edo Gamarra bezalako herrietatik 100-200 metro eskasetara pasatuko da, honek dakarren zarata eta elektromagnetismo maila altuekin (kontutan hartu behar da AHT 250 km/orduko abiaduretarako pentsatuta dagoela). Gainera AHTa biadukto moduan pasatuko da LIC bezala katalogatuak dauden Zadorra eta Santa Engrazia ibaien gainetik, bertako flora eta fauna babestuan izan dezakeen eragin larriekin. Halaber, ikusi beharko litzateke zer nolako eraginak izango dituen obrak Salburuako hezeguneetan, gure hiriko hezegune nagusienetan hain zuzen.
  • Behin hirian sartuta, lur azpitik joango den arren hiri ereduan izango dituen eraginak oso handiak izango dira. Udaletxetik AHTren etorrerarekin, gaur egungo trenaren soterramendua ere pack berdinean saldu nahi digute. Gaur egungo trenaren soterramenduak ezbairik gabe azken urteetan Gasteizen eman den berantolaketa urbanistiko nagusiena suposatuko du, izan ere ia 200.000 m2 liberatuko dira 3 kmko luzeeran. Lurzoru guzti honen liberazioak interes espekulatibo zehatz batzuentzat gozoki bat suposatuko du, 1.450 etxebizitza berri eraiki nahi bait dituzte, hotelak, merkatal guneak, bulegoak,? Hau da, soterramenduaren gaur egungo diseinuak izaera sozial eskasa izango du. Bestalde, etorkizueneko Geltoki Intermodala ere diseinu berdina izango du: merkatal guneak, hotelak,? Geltoki hau ez da gasteiztarro beharretara pentsatua izan, baizik eta turista eta elite ekonomiko zehatz batzuentzat.
  • Behin txosten hau idatzita, orain kanpainia informatibo oso batean murgilduak gaude. Horretarako hitzaldiak, hiriko talde sozial ezberdinekin harremanak, informazio banaketa, etab. antolatu egin dugu. Gasteizko hiritarrak informatuak egon behar direla uste dugu eta horretarako etxez etxe joango gara informazioa banatzen.
  • Azkenik, lan hau AHTaren aurkako kontzientzia suspertzera eraman behar gaitu gure hiri eta herrietan. Horretarako dei egiten dugu Maiatzaren 17an mobilizaziorako, izan ere egun horretan Gelditour dinamika Gasteiztik pasatuko da eta manifestazioa burutuko dugu goizeko 12:30tan Artiumetik. Hemendik gasteiztar guztiak deitzen ditugu mobilizazio honetan parte hartzera. Guztion artean AHTa gelditzea lortuko dugu!

ORAIN DA GARAIA! AHT GELDITUKO DUGU!

This entry was posted on Asteazkena, apirila 23rd, 2008 at 3:24 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.