AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu Aramaion maiatzaren 5 eta 6an AHTren nahitaezko lurren desjabetzak arbuiatzeko

Abiadura Handiko Trenari oposizioa egiten dion AHT GELDITU! Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu Aramaio maiatzaren 5 eta 6ean, Espainiako Sustapen Ministerioak “Euskal Y”-aren eraikuntza lanak egiteko agindu dituen nahitaezko lurren desjabetzak arbuiatzeko.

Komunikatua:

Maiatzaren 5ean astelehenarekin arratsaldeko 8etan egingo den manifestazioan eta batzarran parte hartzeko, baita maiatzaren 6ean ostegunarekin goizeko 10etan Aramaioko udaletxearen aurrean eratu den protesta eta kontzentraziora ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten dugu. Herri protestaren bidez, Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren aurkako jarrera duen udalerri horretan maiatzaren 6, 7 , 8 eta 13an “Euskal Y”-arentzat agindu dituen nahitaezko lurren desjabetzeak eta lurrak okupatu aurreko akten altxamendua arbuiatu nahi ditu deialdi honek, “HERRITARREN ERABAKIA ERRESPETATU: AHT GELDITU! NAHITAEZKO DESJABETZARIK EZ!” lemapean.

Izan ere, AHT GELDITU! Elkarlanak salaketa larria egin nahi du Sustapen Ministerioak inposaturiko nahitaezko desjabetzapengatik eta Aramaioko herriak AHTren aurka hartu duen erabakia errespeta dadin exijitzen du. Honi dagokionean, Aramaioko herritarrek joan den irailean eginiko herri inkestan AHTri EZ esan diotela gogora ekarri behar da, biztanleen %54ak parte hartu eta kasik ahobateko ezezkoarekin erantzun zuen galdeketa eredugarrian. Eta ez hori bakarrik, baizik eta gaur egun, Espainiako Ordezkaritzak aipatu herri inkesta hori egiteagatik ustezko 3 delitu leporatu ondoren, Aramaioko alkate Axier Agirre auziperatu dutela zeharo salagarria deritzogu.

Bestalde, ingurugiroari eta gizarte osoari kalte larriak eragingo lizkiokeen makro-proiektu horren balizko “interes publioa” errotik gezurtatu nahi du AHT GELDITU! Elkarlanak. Azpimarragarria da Espainiako Sustapen Ministerioak Aramaion 600.000 metro karratu nekazaritza eta baso lur-eremu okupatu asmo duela AHTren obrarako. Edonondik ere, AHT inoiz egingo balitz, Aramaioko bailara, edertasun apartekoa duen udalerria izaki, AHTren itzelezko ingurumen-eraginen eta paisaiari emandako kolpe latzaren nahiz eta inpaktu akustiko gogorren menpe geratuko litzateke. Egin kasu, Aramaion 1.405 metro luze eta 70 metro altuerako biadukto erraldoia eraikitzeaz gain, AHTk ingurugiro kalitate zalantzaezina duten hainbat ingurunetan izango lukeen eragin kaltegarria azpimarratu behar da: esaterako, Barajuen, Azkoaga, Zabola, Suñako landaguneak oso degradatuak lirateke, eta AHTren inpaktu bortitza dela-eta, Untzilla eta Aramaio erreken natur intereseko guneak txikituko lituzke azpiegitura horrek. Gainerakoan, AHTk langa artifizial bat ezarriko luke lurraldean, haranak zatikaturik, eta tunelen zulaketatik ateratako hondakinen kopuru izugarria dela-eta, mendi magalak zakartegi bihurtuko lituzke.

Azkenik, Legutioko Udalak AHTren desjabetzen prozesuan ez-kolaboratzeko agertu duen jarrera irmoa dela-eta, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak udala ordezkatzeko hartu duen erabakiaren larritasuna gogor salatu nahi du AHT GELDITU! Elkarlanak: gertaera horrek AHT egitasmoaren izaera inposatzailea berretsi besterik ez du egiten, eta bistan da hainbat udalen oposizioa ekidin nahi duela Gobernu Ordezkaritzak akten altxamenduan udalak ordezkatzeko emandako agindu omnipotentearekin. Horren aurrean, AHTk edota interes lokal eta kolektiboen aurka lihoakeen beste edozelako azpiegituraren aurrean, udal kaltetuek erabakiak hartzeko ahalmen osoa izan behar dutela aldarrikatzen dugu, eta erabaki horiek errespetatuak izan behar dute.

Hori denagatik, datorren maiatzaren 5ean eta 6ean Aramaion egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu, AHTren oposizioan Aramaioko herritarrekin bat egiteko eta gobernuei euskal gizartean desadostasun zabala piztu duen proiektu suntsitzaile hori geldiaraz dezaten berriro exijitzeko:

  • Astelehena maiatzak 5 (akten altxamenduaren bezperan): arratsaldeko 8etan MANIFESTAZIOA ETA HERRI BATZARRA Aramaion.
  • Maiatzak 6 asteartean: goizeko 10etan KONTZENTRAZIOA ETA PROTESTA Aramaioko Udaletxearen aurrean. Sustapen Ministerioak 10′30etan jarri du aktenm altxamendua hasteko ordua.

+ Info:

La coordinadora contra el Tren de Alta Velocidad convoca movilizaciones en Aramaio (Correo)

Aramaioko desjabetzeen aurka mobilizazioak antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak (Berria)

AHT Gelditu!k mobilizazioak deitu ditu Aramaion, maiatzaren 5ean eta 6an (Gara)

AHT gelditu denuncia las expropiaciones forzosas en Aramaio (Eitb24.com)

This entry was posted on Astelehena, maiatza 5th, 2008 at 12:57 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. […] AUZOLANA Gelditourren bigarren egunaren kronika: Kastejon eta Tutera (Erribera) » « AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu Aramaion maiatzaren 5 eta 6an AHTren nahitaezko lur… […]

  2. […] AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak deitu ditu Aramaion maiatzaren 5 eta 6an AHTren nahitaezko lur… […]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.