Herri mugimenduak AHTren desjabetzak eten ditu Aramaion
Gaur goizean Aramaion Espainiako Sustapen ordezkariek AHTren aurkako aldarria ozenki entzun behar izan dute. Goizeko 10etarako hitzordua jarrita zuten Aramaioko udaletxean “Euskal Y”-aren nahitaezko desjabetzak eta lurrak okupatu aurretiko akten altxamendua egiteko.
AHT gelditu! Elkarlanak gogoz salatu ditu nahitaezko desjabetze hauek eta mobilizazioak egin dira atzo eta gaur gobernu espainolak AHTren inposaketan eman nahi izan duen urrats berri hau herri protestaren bidez arbuiatzeko.

Goizean goizetik Aramaioko plaza eta udaletxea jendez beterik zeuden AHTren aurkako kartelak esku artean hartuta, txistuak ahotan eta udaletxeko balkoi nagusian nahitaezko desjabetzak salatzen zituen pankarta erraldoi bat eskegita. Hamarretan ministerioko ordezkariak Ertzaintzak eta aurpegia erdi estalia zeukan gizon batek eskoltatuta plazan sartu dira, bertan bildutako 150 lagunen algara, txistukada eta kontrako oihuen artean. Tentsioak biziki gora egin du udaletxeko atariraino iritzi eta sartzen saiatu direnean. Udaletxe barruan zeuden manifestariek gisa-emakume harresia eginez sarrera galarazi diete gobernuko ordezkariei. Ertzainek porrazoka eraso egin diete jendeari baina herri protestaren indarraren aurrean atzera egin dute ministerioko ordezkariek. Akten altxamendua eten da geratu ondoren manifestariok ministerioko emisarioak herriko azken etxeraino manifestazioa eginez segitu ditugu, Ertzaintzarekin tentsio gune larriak pasatuz.

Atzo arratsaldetik AHTren aurkako protestak abian ziren Aramaion. Arratsaldeko 8etan 300 pertsona bildu zituen manifestazioa eta batzarra egin ziren. Segidan 30bat lagunek protesta giza gaua udaletxeko arkupetan eman dute.

AHT gelditu! Elkarlanak oso era baikorrean ikusi du gaur Aramaion emandako herri erantzuna, duela aste pare bat Eskoriatzan jaso bezala, mobilizazioen bidez AHTren inposaketari aurre egin diezaiokegula argi erakutsi duelako. Desjabetze prozedurari eragindako atzerapenaz gain, areagotzen ari den oposizioaren agerpen indartsu bat izan da, herri garaipen polit bat alegia. AHTren inposaketa herri borondatearen aurka doala berriro ere argi geratu da.

Bukatzeko, AHT gelditu elkarlanak proiektua geldiarazteko eskura dituen mobilizazio eta informazio arloko bide guztiak erabiltzen segituko du. Honi dagokionean, gogora ekarri nahi dugu GELDITOUR AHTren aurkako ekimen ibiltaria abian dela eta herriz herri antolatu diren era guztietako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu.

+ Info:
Aramaioko desjabetzeen akten altxatzea bertan behera geratu da (Gara.net)
El movimiento popular consigue poner un nuevo freno al TAV (Gara)
Aramaion ere ez dituzte sinatu AHT egiteko lurren desjabetzeen aktak (Berria)
Suspenden en Aramaio el levantamiento de actas de expropiaciones (eitb24.com)
Suspendido en Aramaio el acto de expropiaciones por la “Y” vasca (Deia)
Opositores a la “Y” vasca boikotean la firma de las expropiaciones en Aramaio (DNG)
Boikotean en Aramaio la firma de las expropiaciones de la “Y”, que deberán firmarse en Vitoria (elcorreodigital.com)
This entry was posted on Asteartea, maiatza 6th, 2008 at 11:01 am and is filed under Albiste nagusiak, Hemeroteka, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on maiatza 6, 2008 at 11:32 am Maiatzak 5, astelehena | AHT gelditu! Elkarlana wrote:
[…] AKTEN ALTXAMENDUA ARAMAION / LEVANTAMIENTO DE ACTAS EN ARAMAIO […]