Manifestazioa egin dute Aramaion, nahitaezko lur desjabetzeen aurka

Berria» Sustapen Ministeriokoak udaletxean izango dira gaur, eta 10:00etarako elkarretaratzea iragarri dute

Euskal Y-aren egitasmorako beharrezko dituzten lurren desjabetze prozesua hasi nahi du gaur Espainiako Sustapen Ministerioak Aramaion (Araba). Nahitaezko desjabetzeen akten altxamendua egiteko udaletxean izango dira gaur Sustapen Ministerioko ordezkariak, 09:30etik aurrera. Hain zuzen ere, udalerriko lurren desjabetzeak salatzeko manifestazioa eta herri batzarra egin zituzten atzo iluntzean 300 bat herritarrek, plazatik abiatuta, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta.

Gaurko, berriz, elkarretaratzea iragarri dute, 10:00etarako, udaletxe parean. Ordu erdi lehenagorako espero dituzte Sustapen Ministerioko ordezkariak herrian. AHT Gelditu! Elkarlanak iragan astean eginiko agerraldian salatu zuenez, egin asmo dituzten lur okupazioak «inposatuak» dira, «herritarren borondateari muzin» egiten diotelako eta AHT moduko azpiegitura baten lanak benetako eztabaidarik egin gabe hasi nahi dituztelako. Hala, herritar guztiak mobilizatzera deitu ditu Elkarlanak.

HASIA DA GELDITOUR EKIMENA. Cortesen (Nafarroa) hasi zuen bere ibilbidea Gelditour ekimenak, herenegun. Hilaren 31era arte, AHTregatik, eginez gero, zuzenean kalteak izango dituzten herri eta eskualdeak zeharkatuko ditu Gelditourrak. AHTk eragingo lituzkeen kalteen inguruan informazioa zabaltzea, egitasmoaren aurkako oposizioa ikusaraztea, eta gizarteko eragile eta sektore guztiak borroka horretan biltzea da helburua. Kamioi batean erakusketak eta bideo bat ikusgai jarriko dituzte herriz herri, beste ekimen batzuen artean. Donostian amaituko du ibilbidea Gelditourrek.

This entry was posted on Asteartea, maiatza 6th, 2008 at 11:00 am and is filed under Albiste nagusiak, Hemeroteka, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.