Gelditour-en ekimenak aurkeztu dituzte Durangon

Durangoko AHT Gelditu! Elakrlanak atzo Gelditour ekimen ibiltaria dela eta herrian antolatu dituzten ekimenen berri eman zuten. Bertan, ekimena prestatzen diharduten hainbat talde eta eragilek hartu zuten parte.

Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanaren adierazpena:

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoak ondorio ekologiko, ekonomiko, sozial eta kultural larriak eragingo lituzke, hala nola, kalte atzeraezinak ingurugiroari, lurralde desorekaren areagotzea, zuzenean kaltetutako herri eta eskualdeetako biztanleen bizi kalitatean galerak, errentaren banaketaren eta gastu sozialaren murrizketa… AHTk gero eta desoreka ekologiko eta ezberdintasun sozial handiagoak eragiten ari den eredu ekonomiko eta soziala indartuko du.

AHT egitasmoa batere informazio gardentasunik eta herritarren parte hartzerik gabe jorratu dute. Beste behin ere, informazioa propagandarekin ordezkatu dute eta herritarren parte hartze eta erabakitze eskubidea automatikoki baztertuak diren helegiteak aurkeztu ahal izatera mugatu dute.

Gehiengo sozial eta sindikalak behin eta berriro erakutsi du AHTrekiko aurkakotasuna eta behin eta berriro exijitu du AHT geldi dezatela, informazio egiazko eta objektiboa zabal dezatela eta egitasmoaren nahiz haren oinarrian den garraio, lurralde antolaketa eta gizarte ereduen inguruko herri eztabaida zabala abia dadila.

Aitzitik, egitasmoaren arduradunek aldarrikapen horien aurrean entzungor egiten eta inposaketaren bidean pausu berriak ematen jarraitzen dute.

GELDITOUR ekimenak, AHT gelditu eta herritarrei hitza eman dakien exijitzea du helburu. Herriz herri eta eskualdez eskualde, instituzioak ezkutatzen ari diren informazioa kaleratu, AHTren aurkako aldarria lau haizeetara zabaldu eta inposaketaren aurka indarrak biltzeko bitartekoa izango da.

GELDITOUR maiatzaren 4an hasi zen Cortesen, Nafarroan. Nafarroatik eta Arabatik igaro eta gero Durangaldean maiatzaren 19an eta 20an egongo da. 19an Durangon eta 20an Zornotzan. Azkenik, maiatzaren 31n amaituko da Donostian.

AHT Gelditu Elkarlanak, herriko hainbat talde eta pertsonaren laguntzaz ekitaldi ugari antolatu ditu GELDITOUR eskualdetik pasatzen den egunetarako eta aste osorako. Durangaldeko herritar guztioi ekitaldietan parte hartzera eta AHTren aurka borrokatzera deitzen zaituztegu.

DENON ARTEAN GERATZEA POSIBLE DELAKO, EKIN GOGOR! AHTrik EZ!!

GELDITOUR DURANGON: EGITARAUA

Maiatzak 18:
• 10etan: Udalaitzera mendi martxa Elorriotik

Maiatzak 19: (Kamioia Durangon)
• 11etatik 13etara: Paroa irakaskuntzan, kalejira.
• 16etan: Bizikleta martxa Elorriotik Durangora.
• 19etan: Giza-katea Ezkurdin.

Maiatzak 20: (Kamioia Zornotzan)
• 16etan: Kotxe-karabana Durangotik Zornotzara.
• 19etan: Mobilizazioa Zornotzan.

Maiatzak 21:
• 19etan: Herriko artisten lanen erakusketaren inaugurazio luntxa.
• 19,30etan: Mahaingurua: Baserritar, langile eta herritarrok AHTri ezetz esateko hamarna arrazoi.

Maiatzak 22:
• 19etan: Txamankizuna
• 21etan: Antzerkia

Maiatzak 23:
• 18etan: Ipuin-kontalaria
• 19etan: Graffiti tailerra
• 20etan: Alpino Tabiraren proiekzioa: Kilimanjaro
• 21etan: Bertso-trama-graffitia:
• 22,30etan: Kontzertua: Kuntur

Maiatzak 24:
• 11etatik aurrera: Umeendako jolas eta tailerrak.
Oka erraldoia
Rokodromoa.
Kale animazioa (musika)
Burduntzia
• 11,30etan: Erresistentzia tailerra. Solidarioak.
• 14etan: Herri bazkaria.
• 16,30etan: Denok Bilbora. (Landakon trena hartzeko)
• 18,30etan manifestazioa Bilboko Bihotz Sakratuaren plazatik

This entry was posted on Asteazkena, maiatza 14th, 2008 at 12:04 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Gelditour, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.