AHTren kontrako manifestazio nazionala egingo dute gaur Donostian

Berria» 17:30ean hasiko da, Bulebarrean, AHT Gelditu! Elkarlana taldeak deituta. Gaur bukatuko da Gelditour ekimena.

AHT Gelditu! Elkarlana taldeak Abiadura Handiko Trenaren kontrako manifestazio nazionala antolatu du gaurko, “herritarrek egitasmoa gelditzeko eta eztabaida sozial sakona zabaltzeko”. Donostian egingo dute mobilizazioa, AHT gelditu! Inposaketa gutxiago eta herri eztabaida gehiago lelopean, 17:30etik. Bulebarrean hasiko da.

Egun osoan AHTren aurkako jaialdia egingo dute: goizetik arratsaldera bitarte Gelditour ekimen informatiboa, hitzaldia, herri kirolak, bertso saioa, Txan magoaren ikuskizuna, herri bazkaria eta kale animazioa egingo dituzte Donostian, eta 20:30etik kontzertuak izango dira Usurbilen (Gipuzkoa). DVDa salgai jarriko dute orduan; Zer ari zaizkigu ezkutatzen izenburupean, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez 40 minutuz hainbat pertsonari egindako elkarrizketak jasotzen ditu lanak.

AHT Gelditu! Elkarlanak-en ustez, “gehiengo sozialak eta sindikalak behin eta berriz adierazi du AHTren aurka dagoela, egitasmo horrek dituen ondorio ekologiko, ekonomiko eta sozial larriengatik, baita informaziorik eta herritarren parte-hartzerik gabe garatu den proiektua delako”.

Maiatzaren 4tik tren egitasmoak kaltetuko lituzkeen herri eta eskualde guztiak zeharkatu ditu Gelditour ekimenak. Gaur amaituko da.

Taldeak “gogor” salatu du Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak duela urte eta erdi Lukun (Araba) AHT eraikitzeko hasitako lanak Urbinara (Araba) eta Goierrira (Gipuzkoa) hedatu izana.

This entry was posted on Larunbata, maiatza 31st, 2008 at 1:25 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Hemeroteka, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.