Kontzentrazioa egin dute hainbat herritarrek Zizurkilen burutu nahi dituzten sondeoen aurrean

Ekainaren 2an, astelehenean, Zizurkilgo lurretan egiten ari diren sondeoetan kontzentrazioa egin dute hainbat herritarrek, Aiztondoko AHT EZ! taldeak deituta. Kontzentrazio horretan bildutakoek, kaltetutako lur-jabeak zer baldintzatan dauden salatu nahi izan dute, bai eta sondeoak egiten ari direnek nola egiten duten lurren okupazioa ere.

Aiztondoko AHT EZ! taldea:

Ekainaren 2an, astelehenean, Zizurkilgo lurretan egiten ari diren sondeoetan kontzentrazioa egin dugu hainbat herritarrek, Aiztondoko AHT EZ! taldeak deituta. Kontzentrazio horretan bildutakoek, kaltetutako lur-jabeak zer baldintzatan dauden salatu nahi dugu, bai eta sondeoak egiten ari direnek nola egiten duten lurren okupazioa ere.


Hain zuzen ere, lur-jabeak banaka hartzen dituzte, eta ez taldean, eta, gainera, ez dituzte betetzen egin beharreko pausoak. Lur-jabe batzuek sondeoak egiteko baimena eman dute, baina informaziorik gabe eta ezjakintasunez, eta beste batzuek uko egin diote baimena emateari.

Horrez gain, sondeoak egiten hasi diren arren, inork ez du dirurik jaso, ez eta informaziorik ere; besteak beste, ez dakite zenbat denboran arituko diren sondeoak egiten.

Gaur kontzentrazioa egin dugunok aurrerantzean ere jarraituko dugu sondeoak salatzen eta lur-jabeak babesten, norbaiten babesa behar baitute; izan ere, ez herritarrek ez lur-jabeek ez dute Zizurkilgo Udaleko alkatearen, Mari Angeles Lazkanoren, babesik eta informaziorik jaso. Hain zuzen ere, herritar batzuk saiatu dira behin eta berriz sondeoei buruzko informazioa lortzen, baina ez dute inolako informaziorik eta erantzunik jaso alkatearen aldetik. Aitzitik, trabak jartzen aritu da uneoro, informazioa zabaltzeko ekintzak herrian antolatzeko.

AIZTONDOKO AHT EZ! TALDEA

This entry was posted on Monday, June 2nd, 2008 at 4:24 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.