Durango-Abadiño zatiko desjabetzen aktak sinatzean irregularitateak salatu ditu AHT Gelditu! elkarlanak

Desjabetze aktak bihar ere sinatuko dituzte Bilbon eta horren aurka Elkarlanak protesta zaratatsua antolatu du Durangoko udaletxearen aurrean arratsaldeko 16:30ean. Info+: durangokoelkarlana.info

AHT Gelditu! elkarlanaren oharra:

Gaur goizean Abadiño-Durango tarteko derrigorrezko desjabetzeen aktak sinatzen hasi dira Espainiako Gobernuak Bilbon daukan ordezkaritzan. Lurjabeak gaur eta bihar deitu dituzte aktak sinatzeko. Elkarlanak protesta egin du horren aurka Moyua plazan.

Zentzugabea iruditzen zaigu aktak Bilbon sinatzea, legearen arabera herri bakoitzean edo lursailetan bertan egin beharko bailitzateke tramite hori. Horrek argi uzten du beste behin ere ezkutuan jokatzen dabiltzala eta guztia isilpean eta ahalik eta azkarren egin nahi dutela. Tramiteak hain azkar egin nahi izatearen ondorioz, lurjabeen eskubideak kolokan geratzen dira. Ildo horretatik oso adierazgarria da ADIFek Durangoko lurjabeekin izan duen jarrera. ADIFek azpikontratatutako NIPSA enpresa azken asteetan jarri da lurjabeekin harremanetan, hau da, aktak sinatu baino aste bi lehenago. Gainera, NIPSAkoek ez zeukaten informazio nahikorik lurjabe guztiekin harremanetan behar bezala jartzeko, izan ere, iazko abuztuan BOEn argitaratutako zerrendekin egin dute lan eta zerrenda horiek zaharkituta daude: hainbat lurjaberen datuak falta dira eta bertan agertzen diren pertsona bi gutxienez aspaldi hil ziren. Zelan bermatu dituzte lurjabeen eskubideak horrela jokatuta?

Bestalde, desjabetzeak egiten hasi diren honetan, oraindik proiektua bera ez da behin betikoa inondik ere. Duela aste bi jakin genuenez, AHTren trazaeran aldaketak egin dituzte azkenaldian: Durangoko Tabira auzoaren gainetik joango litzatekeen biaduktua hasieran aurreikusi zutena baino 20 metro beherago eraiki nahi dute. Ondorioz, desjabetzeen eragina jasango duten lurjabeak ere ez dira hasierako berberak. Hau da, desjabetzeak egiten hasi dira, proiektua aurera eramaten ari dira, baina oraindik proiektua bera ez dago erabat zehaztuta. Zer demontretan jolasten ari dira Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza?

Azkenik, protestan parte hartu duten lagunek AHTren aurkako mugimenduaren kriminalizazioa gaitzetsi dute. Gaur bertan, Moyua plazan protesta bilkura egin duten bitartean, leiho batetik bideo kameraz grabatu dituzte.

Gogoratu dejabetze aktak bihar ere sinatuko dituztela Bilbon eta horren aurka Elkarlanak protesta zaratatsua antolatu duela Durangoko udaletxearen aurrean arratsaldeko 16:30ean.

AHTrik EZ! TXIKIZIORIK EZ! INPOSAKETARIK EZ!
DESJABETZEAK LAPURRETAK DIRA!

This entry was posted on Asteazkena, ekaina 25th, 2008 at 10:35 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.