Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua uztailaren 9an, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan deitu dute

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana» AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi dute UZTAILAREN 9an. 2,8 km-ko tunel hori egiteko, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako lurjabe eta alkateak deitu dituzte Donostiara. Trazaketak hartuko lituzkeen lurrez gain, Beasaingo Erauskin auzoko bi lurjabe desjabetu nahi dituzte, tunel horretatik aterako dituzten 400.000 m3 horientzat hondakindegia egiteko. Badirudi, tunela egiteko beharko duten porlan guztia ateratzeko, Goierrin bertan 5 harrobi irekitzea ere “proposatzen” dutela (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain).

Hori guztia salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioak deitu ditu:

  • Kontzentrazioa, goizeko 10etan, Donostian, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren parean (trena Ordiziatik 8:59ean).
  • Kontzentrazio zaratatsua, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Jakes etxearen parean (Barrena).

This entry was posted on Igandea, uztaila 6th, 2008 at 9:12 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.