AHTren aurkako XIII. Akanpadaren aurkezpena egin dute Eusko Jaurlaritzaren parean kanpin-dendak jarriaz
Abiadura Handiko Trenaren aurkako Asanbladak gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren duen egoitzaren aurrean kanpin-dendak jarri ditu, uztailaren 24tik aurrera Zaldibian egingo den AHTren aurkako Akanpadan partehartzera deitzeko. Azken 13 urteetan bezala, urtetik urtera antolatu den Akanpada topagune asanblearioa eta autoorganizatua izango da HTren aurkako eztabaida eta borroka bultzatzeko.
Bide batez, azpiegitura proiektu suntsitzaile honen aurka aritzen diren pertsonak ezagutu, koordinatu eta indarrak elkartzea ahalbidetuko du. Halaber, Goierriko AHTren kontrako herri mugimenduarekin bat egingo du Zaldibiako akanpadak, hain zuzen ere Itsasondo-Ordizia artean Eusko Jaurlaritzak hasi dituen “Euskal Y”-aren obrak gelditzeko egiten ari diren ekintzak indartzeko helburuarekin.
Hori dela eta, AHTaren aurkako XIII. akanpadan parte hartzera dei egiten diogu jende guztiari. Bertan ekintza egitarau zabal bat eramango da aurrera: hitzaldiak, eztabaidak, protesta ekintzak, mendi martxak, festak… Hamar egunetan zehar jorratuko gaiak ohikoak izango dira: borroka antidesarroilistak, hezkuntza tailerrak, merkantzia kontsumoan oinarritzen ez diren bizimoduak… Izan ere, kooperazioan, asanbladan eta antiautoritarismoan oinarrituriko antolakuntza moduen bidez, desarrollismoaren zapalkuntzatik at bizi daitekeen gunea ere izan nahi du akanpadak.
Aipagarria da, bestalde, aurtengo akanpadak ez duela iraupen mugatua izango, hamar eguneko topagune honen bidez AHTren obren aurkako erresistentzia-gune bat sortzea baita gure asmoa. Erresistentzia-gune hori “Euskal Y”-ak kalteturiko herri batean kokatu eta gutxienez udan zehar ekintza hori mantentzeko asmoa plazaratzen dugu, Urbinan 2006ko azarotik 2007ko urtarrilera bitarte egin zen erresistentzia-gunea bezalaxe.
Beraz, denon partehartzea eta ekarpenak beharrezkoak izango dira, aurtengo akanpada AHTaren aurkako borroka esparru bihuruko badugu.
Bukatzeko, datorren uztailaren 19an AHT GELDITU! Elkarlanak Obretara Martxa deitu du Abadiñon, eguerdiko 12etan, eta protesta horretan ere ahalik eta jende gehien biltzeko dei egiten dugu, Espainiako gobernuak Durangaldean hasi berri dituen AHTren lanak geldiaraztea exijitzeko.
EZ DUGULAKO BEHAR EZTA NAHI ERE, GELDITUKO DUGU!!!
AHTren AURKAKO ASANBLADA /
Tlfnoa: 695715510
http://www.sindominio.net/ahtez/
Irrati kuina
Egitaraua
Osteguna 24:
19’30: TRIKI-KALEJIRA Zaldibiako kaleetan.
23′00: Afalostean: ONGI ETORRI BATZARRA (Jantokian / en el comedor).
Ostirala 25:
11etan: PRENTSA TAILER PRAKTIKOA
(Zaldibiako Kultur Etxean). Partehartuko dute: Eguzki Bideoak, Indymedia Euskal Herria, Garraxi irratia., Akanpadako informazio bulegoa, …
15’30: BIZIKLETA MARTXA HERRIZ HERRI BIZIKLETA
MARTXA HERRIZ HERRI (Bizikletak ekarri!). Bidean elkartzeko: Zaldibia (15’30) – Itsasondo (16′00) – Zubin – Legorreta (16’45) – Ubaran – Ikaztegieta (17′30) – Alegia (17′45) – Benta Haundi – Tolosa (18’30) >> AHT EZ Ordaindu (Trena: 19′00 Tolosa) >> Beasain (Geltokian 19′15) – Ordizia (19’30 Malkasko) – Zaldibia (20′00).
20’30: BERTSO SAIOA Zaldibiako Plazan: Aitor Sarriegi, Unai Muñoa, Uxue Alberdi eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzaileak: Zaldibiako Bertso Estola.
23’30: MARA “Euskal Kabareta” (Igor Arsuaga), Zaldibiako Antzokian.
>> AHTren eraginak ERAKUSKETA INFORMATIBOA: Zaldibiako plazan.
Larunbata 26:
11etan TAILERRA: “Aprendiendo de luchas pasadas: Leitzaran, Itoitz como herramientas para nuestros desafíos presentes”, Juantxo Estebarantz-en eskutik (Kultur Etxean).
15’30 (bazkalondoan): AKANPADAN JENDEARTEKO AURKEZPENA / ASAMBLEA DE PRESENTACION DE LA GENTE REUNIDA EN LA ACAMPADA. (jantokian / en el comedor)
18’30: Akanpadatik Ordiziako MANIFESTAZIORA OINEZ (Oiangutik, 1′20 ordu oinez). Irteera (jantokitik). / Paseo por Oiangu a la manifestación de Ordizia (1′20h andando).
20’00: AHTren AURKAKO MANIFESTAZIOA ORDIZIAN, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta. Irteera: Txoznetatik. (Salida desde la txozna)
22’00etan: KONTZERTUA Ordiziako Gaztetxean: Erantzun (Zarautz), Annunaki Revenge (Araia) eta beste talde bat. (Gaztetxe de Ordizia)
Erakusketa Beasainen (goizean) eta Ordizian (arratsaldean).
Igandea 27:
10’30etan MENDI MARTXA: Mariaratz bailarari itzulia (AHTren obrak kalteturiko inguruan, 3 ordu oinez) / Marcha montañera a Mariaratz (zona afectada por las obras del TAV) Irteera: 10’30etan Autobusa Zaldibiatik eta 11etan Beasaingo Zubimuzu
Plazatik.
14’30: HERRI BAZKARIA Lazkaoko frontoian (Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta).
17’00: HITZALDIA / Charla: “NATURALEZA, RURALIDAD Y CIVILIZACION” liburuaren aurkezpena eta solasaldia, Felix Rodrigo azterlariarekin (Lazkaoko frontoian). PresentaciOn del libro “NATURALEZA, RURALIDAD Y CIVILIZACION” de Felix Rodrigo en el frontón de Lazkao.
20’00: Lazkaomenditik oinez akanpadara (1′15 ordu oinez). / Paseo de vuelta a la acampada por Lazkaomendi (1′15h andando).
23’00: ANTZERKIA / Teatro: “KLOWNTUZ! MENDIA” antzeslana (jantokian / en el comedor).
Erakusketa Ataunen (goizean) eta Lazkaon (arratsaldean).
Astelehena 28:
GOIZA LIBRE (proposamenei irekia) / MAÑANA LIBRE (abierta a propuestas)
16’30: Itsasondora oinez Aramatik (1′30 ordu oinez). / Paseo a Itsasondo por Arama (1′30h andando)
18’00: BATZARRA Itsasondon (eliza ondoko frontoian): AKANPADATIK ERRESISTENTZIA-GUNERA: Goierrin obrak gelditzeko egindako ekintzak (bideoa), Itsasondoko herriaren AHTren kontrako oposizioa eta erresistentzia-guneari begirako proposamenak. /
ASAMBLEA PREPARATORIA DEL ESPACIO DEL RESISTENCIA.
22′00: AHT EZ Ordaindu (Trena Itsasondo>>Ordizia>autobusa 10′15)
23’30etan: MUSIKA: “A muerte con todo” eta “Mantalano” (Zaldibiako Antzokian).
Erakusketa Alegian (goizean) eta Itsasondon (arratsaldean).
Asteartea 29:
11etan: TAILERRA “AHTren AURKAKO BORROKAREN BITARTEKO KOMUNIKATIBOAK” / Taller sobre recursos comunicativos en la lucha contra el TAV (Kultur Etxean).
18’00: BATZARRA: AHTren AURKAKO BORROKAZ EZTABAIDA: Herrietan borroka antolatzeko eta koordinatzeko era ezberdinak / Debate sobre las diferentes formas de organizar y coordinar la lucha contra el TAV (Antzokian).
23’30 (afalostean): POESIA EMANALDIA ETA MUSIKA, Gorka Setien-en eskutik (bazkaltokian).
Asteazkena 30:
12’00: AHTren aurkako KONTZENTRAZIOA Ordiziako azokan /Concentración en la feria de Ordizia.
18’00: UMEENTZAKO ZIRKO ESKOLA, Zaldibiako frontoian (Zurrumurru Zirko Estola Txikia).
18’30: HITZALDIA / CHARLA “Crisis medioambiental más pobreza extrema: cronica de un colapso anunciado” (Pedrolo, colectivo BAH de Valladolid). Ondoren diapositibak: Mugikortasun bideak Cuban / Posterior proyección de diapositivas sobre formas de movilidad en Cuba.
23’30etan: ANTZERKIA / Teatro: “MONOLOGO ANTI-CARCELARIO”, Tamara-ren eskutik. Ondoren KONTZERTUA: JAXPE (Antzokian).
Erakusketa Ordizian (goizean).
Osteguna 31:
Goizean TAILERRA: NEKAZARITZA EKOLOGIKOA ETA AUTOGESTIOA: Leundaberri baserrira bisita (Beizama).
Irteera: 9etan bazkaltokian.
16’30etan: AHTrik EZ! ELKARTASUN MARTXA Ordiziatik Legorretako Olalde eta Kortatu baserri kaltetuetara (2 ordu oinez Ordiziatik Legorretara, errepide eta bidegorritik). Irteera: 16′30 Ordiziako Arboledan (16′00: Zaldibiatik Autobusa). Bidean elkartzeko: 17′15etan Itsasondoko Udaletxeko plazan – 17′45etan Olalde eta kortatu baserrietan / MARCHA SOLIDARIA CONTRA EL TAV desde Ordizia a los caseríos Olade y Kortatu de Legorreta (2 horas andando por carretera y bidegorri).
19’00: Legorretako plazan AHTren AURKAKO LUNTXA.
20’00: Legorretako Zinema Aretoan ekitaldia / Acto en el cine de Legorreta:
JOSEBA TAPIA Trikitilaria BERTSOLARIAK:
Miren Artetxe eta Julen Zulaika
ANTZERKIA “SOSTEMIBLE” (AHTren inguruko antzeslana, Iruñeako “Txiflando improducciones” taldearen eskutik)
AHT GELDITU! Bideo laburraren emanaldia (25 minutu).
22’45: Akanpadara itzulera Autobusean.
Erakusketa Legorretan (arratsaldean).
Ostirala 1:
11etan: TAILERRA “ROL JOKOA: BORROKA ESTRATEGIAK” / “Juego de roles: estrategias de lucha”, (Kultur Etxean).
ARRATSALDEA LIBRE (proposamenei irekia) / TARDE LIBRE (abierta a propuestas)
23’00 (afalostean): BATZARRA: AKANPADATIK ERRESISTENTZIA-GUNERA: antolamendua eta programazioko gauzak. / ASAMBLEA: De la Acampada al Espacio de resistencia.
Larunbata 2:
10etan: MENDI IBILALDIA GAZTELU ETA OSINBERDEKO PUTZURA. Bi aukera / Dos itinerarios:
10etan: Zaldibia – depositoak – Almitzeta - Errekonta - Auza Gaztelu - Osinberde (4 ordu oinez). Bidean: Gazteluaren historiari buruzko azalpenak, Aranzadiko arkeologo Oier Saroberen eskutik / Marcha montañera y explicaciones sobre la historia del yacimiento de Gaztelu (4 horas andando) 11′30:
OSINBERDERA PASEOA ARKAKATIK (joan-etorria: 2 ordu oinez / ida y vuelta 2h andando).
BAZKARIA Osinberden.
19’00: “LA CARA OCULTA DEL AVE: DESTRUCCION DE ACUIFEROS EN EL VALLE DE ABDALAJIS” (Malaga). Hitzaldia eta bideo emanaldia, “Plataforma Pro-Manantiales” taldeko kideen eskutik. Ondoren AHTren ERAGINAK Udalaitz eta Aralar mendietan, informazioa Kimetz Etxeberria teknikaria eta AHTren aurkako Asanbladaren eskutik / Posteriormente información sobre los impactos del TAV en el monte Udalaitz y la Sierra de Aralar (Kultur etxean).
23’30: KONTZERTUA ETA FESTA (Antzokian):“La Suerte está hechada” (Laudio), “Vagos y maleantes”
(Valentzia), “Dune Buggy” (Beasain), DJ Normal Duval.
Erakusketa Ikastegietan (goizean) eta Zaldibian (artsaldean).
Igandea 3:
12etan: EUSKAL JOLAS ETA JOKOAK, “Xiba” taldearekin elkarlanean. Herriko plazan
5etan: BATZARRA: Akanpadaren balorazioa eta Erresistentzia-Gunearen antolaketa.
Eta Gainera:
Bideoteka (Kultur Etxean), Bertso Tailerra (Iruñeako Bertso Eskola), Eskalada Tailerra, Protesta ekintzak, ..….
This entry was posted on Ostirala, uztaila 11th, 2008 at 12:08 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on uztaila 21, 2008 at 2:01 pm Agenda betea AHTren aurkako mugimenduan | AHT gelditu! Elkarlana wrote:
[…] Uztailak 24-abuztuak 3, AHTren aurkako Asanbladak antolatutako XIII. Akanpada. […]