Herri berri bat piztutzera goaz! Euskal Herritik… Ez da pasatuko!

euskalherria.info Azken bi aste hauetan, Durango-Abadiño eta Eskoriatzako tramuen eraikuntza lanak hasi dira. Entzungor eginaz, herriak, mila eratara baztertu duen proiektua inposatzen jarraitzen dute. Lurren desjabetzea egin orduko isil isilik eraikuntza lanak hasten dira.

Hainbesteko presa dute proiektua eraikitzen, tartean lotsa, duintasuna edota langile baten bizitza uzteak ez duela axola. Aurreko egunean, AHT aren eraikuntza lanetan lehen langilea erail zuten Lukun. Azpikontratazioak, behin behinekotasunak eta eraikuntzaren erritmo azkarrak indartzen duen prekarietatearen biktima. Altuna y Uria, Tecsa edota Amenabar, (proiektuaren eraikuntza lanen enpresa arduradunak), eta sustatzaile gisa Administrazio publiko ezberdinek kontsigna gisa hartu duten bandera.

Irain guzti honen aurrean, lotsagarriena Administrazioak gertakari honen aurrean eskuak nola garbitzen dituen ikustea da, Osalan bezalako erakundeei entzutea “langileak lan prozedura desegokiak mantentzen zituela”, pentsa Nuria Lopez de Guereñu sailburuak ere behar eta nahi izan zuela langile honen heriotzak bere proiektu kuttunean sortutako mantxa garbitzeko aurpegia zuritu. Baina gure galdera honakoa da: AHT-ak zenbat bizitza balioko ditu? Zenbat hildako aurreikusten eta onartuko dituzue? Enpresek eta baita administrazioak ere, aski ondo baitakite gisa honetara lan egiteak biktima mortalak sortzen dituela.

Hauxe izango da herri eta langile klaseak ordainduko dugun prezioa. Honela, eta Euskal Herriaren etorkizuna saltzetik aterako duten benefizioekin itxiko baitute egun Euskal Herrian bizi dugun aldaketa politikorako aukera.

Euskal Herriko ehunka herriren etorkizun sozial eta ekonomiko zein inguruaren txikizioan aurreratu nahi dute. Euskal Herriari eredu neoliberala inposatzeko irmotasun osoarekin ageri dira, prekarietatea eta merkantilizazio basatian oinarrituriko bizi eredua bultzatuaz. Eraikuntza lanak Euskal Herriko puntu ezberdinetan aldi berean hastea aurreikusteko desafioa zen euren aldetik, baina herri gisa antolatu dugun erantzun sendoa abisu bezala balio diezaiela.

Euskal jendartearen iritzia argi erakutsi dugu, behin eta berriz proiektu honi ezetz esan arren, kosta ala kosta inposatu nahi digute. Euskal Herriko gazteriak argi eta garbi adierazi du bere jarrera, herritarrek era ezberdinetan erakutsi dute euren nahia, eta hor ditugu Elorrio, Atxondo, Aramaio, herri galdeketa bidez ezetza eman duten herriak. PNV eta PSOEk oztopatu edo baliogabetu egin dituzte iritzi horiek; hori bai, ez dute lotsarik euren interesen araberako galdeketa eskatzeko. Hipokritak!

PNV, UPN eta PSOE dira AHTren kudeatzaile nagusiak. Alderdi hauek dituzten interesak ikaragarriak dira, bai ekonomikoak, bai politikoak. Alderdiek interesak badituzte, zer esanik ez barruan dauden politikariek. Dirua eta dirua. Obren bidez, gure diru publikoa euren poltsikoetara bideratuko dute. Alderdi hauen alkate eta zinegotziek argi izan behar dute, interes zikin hauek defendatzen dituzten bitartean gorriak ikusiko dituztela!

Alarma egoera piztu da, baina ezin gara kikildu. Hemendik aurrera, herri eta eskualde kaltetuetan proiektu txikitzaile honi aurre egiteko borrokak martxan jartzeko ordua da, herri hauetatik hasiaz baina Euskal Herri osora zabalduaz. Beraz, indarrak batu, kontzientziatu, mobilizatu eta erantzun! Uztailak 19an, 12:00tan denok Abadiñora. Gu gara gure etorkizunaren jabe; gazteok gara gure herriaren etorkizuna.

Herri berri bat piztutzera goaz!
Euskal Herritik… Ez da pasatuko!

This entry was posted on Igandea, uztaila 20th, 2008 at 9:54 pm and is filed under Albiste nagusiak, Iritzia, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.