Zazpi pertsona Eskoriatzako AHTren lanetan kateatu dira

gara.net Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanetan kateatu dira zazpi pertsona gaur Eskoriatzan, eta horietatik lau askatu dituzte dagoeneko. Eskoriatzako Mazmela auzoan ari dira egiten AHTren lanak, eta horren aurkako protesta moduan zazpi pertsona kateatu dira bertan. Dagoeneko lau lagun askatu dituzte baina hiruk kateatuta jarraitzen dute oraindik, motor-kateak baitituzte.

AHTren aurkako Asanbladaren bloga»

Komunikatua

Encadenados obras Eskoriatza Gaur Uztailak 23 eguerdiko ordubatetan, 40 bat pertsona Eskoriatzako Mazmela auzoan, AHTko obretan sartu dira, hauetako 7 bertan diren bi eskabadorari lotu eta hainbat ordutan obrak gelditu dituzte. 7 kateatuetatik 5ti, katea ertzainak moztu diete ondoren inguruan zeudenak obretatik atera dituzte,  eta beste bi motorreko kandatu rigidoekin zeudenez suhiltzaileeri deitu behar izan diete, hauek 17.30 aldera iritis dira eta gelditzen ziren bi kateatueri kandaua moztu diete.

HORRELAKO EKINTZEKIN DENON ARTEAN GELDITUKO DUGU AHT EZ

Ekintza zuzena denon betebeharra da!!

Autoorganizazioa eta borroka…

Argazkiak: Heicki Txikia

OBRAK GELDITU! AHTrik EZ!!

Beste behin (eta dozenaka dira jadanik), AHT egitasmoak duen eredu txikitzaile kapitalista zuzenean eta gartsuki salatzeko pertsona talde bat makina birrintzaileetara kateatu da Mazmelan (Eskoriatza), AHTak kaltetutako lurretan. Ekintza baketsu honen bitartez argi utzi nahi izan dute ez dutela inolaz ere onartzen ixilpean eta modu hain makurrean aurrera eramatea nahi duten gehiegikeria inposatzaile hau.

Mazmelako ingurune honek begi bistan jartzen du politikari eta enpresari diruzale aseezinek eskuartean darabilten garapen gose muturrekoak nola birrintzen dituen, era atzeraezinean, Deba bailara hontan geroz eta urriagoak diren nekazal eta baso eremuak. Bai bailara hontan, Euskal Herri osoan eta baita mundu zabalean ere. Arro nagusiak zementuz eta galipotez zeharo estali ondoren, AHTak eta AP-1 autopistak zearo txikitu nahi dituzte mendi magal, lurazpiko ur eta arroaren bigarren mailako bailarak. Debagoienean soilik, zorte berdina opa nahi dio munstro honek Marin, Zarimutz, Mazmela, Bolinburu, Kuatrobientos, Kobate, Angiozar, Ipurtieta, Basalde… eta beste hainbat bailara, txoko eta landa baso eremuri.Encadenadas obras Eskoriatza

Inguru honetan begi bistaz ikusten den txikizio neurrigabeak baditu beste eragin ezkutu eta nabarmentzekoak ere. Azken bi hamarkadetan eredu neokapitalista honek EAEan artifizialdutako lurren bikoiztea nabarmen gainditu bitartean, alamoduzko ongizate faltsu bat ekarri dio herritarren zati handi bati: prekarizazioa lan istripu eta txirotzearekin, etxebizitzaren debekua, depresio eta antsietateen hedatzea, kontsumo gizartea gailentzea… Zer esanik ez aspalditik kinka larrian dagoen baserri nekazaritza ereduari: lur emankorren nahitaezko desjabetzak, ingurunearen txikizioa, gertuko gizartearen zatikatzea bezeroekiko harreman zuzenei gero eta oztopo handiagoa ezarriz, nekazaritza industrialaren indartze eta nagusitzea, etab.

Orain, krisi garaia den hontan, gero eta gehiago gara egoera hontara ekarri gaituen porlanzaleei diru publiko kopuru itzelak bideratzea, iruzurraz gain, herritarrei aurpegira irain egitea dela argi daukagunok. Lapurreta honek bestelako jendarte elkartasunezko eta gertutasunezkorako aukerak bidegabe utzi nahi dizkigu, eta gure uste apalean hortik joan beharko litzake Eukal Herritarrok eta mundu zabaleko biztanleok ditugun arazo larrien konponbidearen hasiera.

Honegatik guztiagatik, deialdi zabala egiten diogu jendarteari EZEZKO gogor bat esatera Abiadura Handiko Trenari eta berarekin inposatzen ari zaizkigun eredu txikitzaile, xahutzaile, baztertzaile eta jasanezin honi. Bertatik deialdia luzatzen diogu herritarrei, datorren osteguna 31 (San Inazio eguna) Kanpazarren bertako eguna ospatzen delarik, mendi ibilaldiz bertaratu eta eguerdiko ordubatetatik aurrera egingo den elkarretaratzean aurrez-aurre ezetza esan diezaiogun AHTren lanen hedapenari, Udalatxeko harrobi xehetuaren azpian hain justu ere.

AHT ETA EREDU TXIKITZAILERIK EZ ETA KITTO!!


This entry was posted on Asteazkena, uztaila 23rd, 2008 at 17:32 and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA