Zaratamon obrak gerarazi dituzte AHTren Aurkako Asanbleako kideek, beren gorputzak lotuta

berria AHTren Aurkako Asanbleak gaur arrastirian jakinarazi duenez, Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea eraikitzeko lanetan protesta ekintza egin dute gaur 14:00ak aldera, Zaratamon (Bizkaia). “Gaurkoan, gure gorputzak briden bitartez lotu ditugun ekintza honen bitartez, agintariei aldarrikapen dei indartsu bat luzatzen diegu”, dio taldeak zabaldutako oharrak.

Zehazki, 13 kide lotu dira, eta ordu eta erdi baino gehiago izan dituzte obrak gerarazita. Hain justu, langileak bazkaltzen ari zirela aprobetxatu dute protesta ekintza egiteko, eta haiek lanera itzuli direnean denbora tarte batez beharrean jardun ezinik gelditu dira. AHTren aurkako hainbat lagun izan dituzte babesle ekintzaileek, eta AHT gelditu! Txikiziorik ez eta antzeko leloak oihukatu dituzte. Geroago Ertzaintza agertu da, eta inguruan zeuden guztiak -tartean kazetariak- identifikatu dituzte. Protesta egiten ari zirenen bridak moztu dituzte.

“Hiru hilabete dira lanak Zaratamoko herrian hasi zirela eta txikizioa jadanik nabaria izanik, galdera bat dago erantzun gabe, oraindik ere: hau guzti hau zertarako, norentzako?. Zaratamoko eta Hego Uribe eskualdeko herritarrentzat bideratutako proiektua ez dela argi eta garbi daukagu. Era berean, baliabide publikoen xahutzea eragiten duen basakeria ekologiko honek instituzioen babesean
diharduten gutxi batzuen poltsikoak betetzea helburutzat duela ukatzerik ez dago”.

Taldeak salatu duenez, Galdakao, Arrigorriaga, Basauri eta Zaratamoko udaletxeek “entzungor” egin diote Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek burututako ikerketa soziologikoari, “non argi geratzen da AHTaren inguruko informazio falta”.

Galdakao eta Basauri bitarteko zati honek 3.533 metro ditu. Horietatik 2.728 metro tunelean joango dira, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren planen arabera; 438 metro Nerbioi ibaia Arrigorriagaren eta Basauriko San Migel auzoaren artean zeharkatuko duen biaduktuan; eta 367 metro lurrazaletik.

Eraikuntza lanetan diharduten enpresei dagokionez, zati honen arduradun diren Dragados S.A. eta Iza Obras y Promociones S.A. enpresek 49.410.012,57 euro poltsikoratuko dituztela salatu du AHTren Aurkako Asanbleak.

“AHTk gure herrietan izugarrizko zarata eta bestelako eragozpenak, oztopo efektu bueltaezina, kutsadura elektromagnetikoa eta airearen kalitatearen gutxitzea, bistarako eta paisairako ikaragarrizko eragina, balio handiko ekosistemen suntsitzea, tuneletatik ateratako lurrarekin beteko diren hondakindegi berriak, eragozpen handiak
lanerako garaian…” eragingo dituela dio taldeak. “Eta hori dena garapen ustelaren eta jasangarritasun hipokritaren izenean. Nork sinetsi?”.

Info +:

Zaratamon AHTren obrak itxi ditugu gure gorputzak bridekin lotuz (AHTren aurkako asanblada)

This entry was posted on Osteguna, abuztua 28th, 2008 at 7:40 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.