AHTaren kontrakoak datorren astelehenan elkartuko dira, Ibarretxe EHUko Uda Ikastaroetan egongo dela profitatuz
astekaridigitala AHT eta “gainontzeko proiektu txikitzaileen” kontrako kideek kontzentrazio bat egingo dute datorren astelehenean Donostian, egun horretan Juan Jose Ibarretxe lehendakariak parte hartuko duelako EHUaren Udako Ikastaroen barruan ‘Demokrazia parte-hartzailea’ jardunaldietan.
Komunikatu baten bidez azaldu dutenez, deialdi berri honen helburua Eusko Jaurlaritzari AHTaren lanak “geratzeko” “berriro” eskatzea da. Halaber, salatu nahi dute “‘Y grekoa’ bezalako proiektu desarrollistak inposatzen digun azpiegitura handietako” erakundeen politika, “parte-hartzeko, eztabaidatzeko eta erabakitzeko inongo pozesurik gabe”.
Egingo den paroria ‘Herri Kontsulta eta AHT: Ibarretxeren gogoeta’ deituko da, eguerdiko 12.00etan izango da Ondarretako Pasealekuan, Miramar Jauregitik gertu.
This entry was posted on Osteguna, iraila 4th, 2008 at 9:02 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Herri galdeketak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on iraila 8, 2008 at 3:26 am ahtez wrote:
Irakurri kartela: Ibarretxe-ren aurrean AHTren aurkako protesta eta parodia.