Bertan behera geratu da AHTren desjabetzeen akten altxatzea Itsasondon eta Legorretan

Ekitaldiak egiteko “baldintzarik ez zela betetzen” azaldu dute Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioko arduradunek. Hainbat lagunek Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta egin dute.
Oharra: Gaur goizean Itsasondon eta Legorretan bertan behera gelditu dira Espainiako Sustapen Ministerioak agindutako AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko Akten Altxamendua eta lurren nahitaezko desjabetzak.

Ministerioko arduradunek goizeko bederatziak eta erdietan zuten hitzordua jarrita Legorretako udaletxean. Ordurako, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta ehun lagun inguru zeuden bilduta udaletxe aurrean kontzentrazioa eginez, sinadura ekitaldiaren eta AHTren kontra protesta egiteko. Udaletxe barruan, berriz, 50 lagun inguruk sarrera oztopatuz eskaileretan elkarri lotuta eserialdia egin dute.
Protesta ekintza hauen ondorioz Sustapen Ministerioko arduradunek atzera egin dute eta ez dira udaletxera azaldu. Elkarretaratzeak ordubete inguru iraun du eta denbora horretan jendeak AHTren aurkako eta nahitaezko desjabetzen aurkako kartelak erakutsi ditu. Bestalde, udaletxeko balkoitik ere pankarta erraldoia zintzilikatu da, nahitaezko desjabetzak lapurreta direla azaltzeko. Ertzaintzak identifikatu egin ditu kontzentrazioan bilduta zuden hainbat lagun eta oldartzeko mehatsua egin diete.

Behin Legorretako Akten Altxamendua bertan behera gelditu eta gero, jendea Itsasondora joan da eta bertan bat egin dute udaletxearen kanpoaldean protesta egiten ari zirenekin. Itsasondon ordubeteko elkarretaratzea egin da eta hemen ere hamarnaka lagunek sarrerako eskaileretan sentada egin dute. AHTren eta nahitaezko desjabetzen aurkako oihu artean jaso dute Akten Altxamendua bertan behera gelditu denaren berria.

Gaurko egunaren inguruan Goierriko AHT gelditu! Elkarlanak balorazio oso positiboa egiten du; batetik beste behin lortu delako bertan behera gelditzea desjabetza prozesua eta bestetik hainbat eta hainbat herritarrek AHTren kontrako iritzia garbi erakutsi dutelako.

AHTren aurkako oposizioak aurrerantzean ere jarraitu egingo du gisa honetako ekitaldien aurrean desadostasuna agertzen eta herritarrei gauza bera egiteko eskatzen die, datozen egunetan eta asteetan egingo diren protesta ekitaldietan parte hartzeko deia luzatuz.Larunbat honetan bertan Elorrion, arratsaldeko zortzietan, manifestazioa egingo da, irailaren 18rako baitute data jarrita Akten Altxamendua egiteko.

Info +:

AHTren desjabetzen aktak sinatzeko ekitaldiak bertan behera geratu dira Legorretan eta Itsasondon (berria)

Bertan behera geratu da AHTren desjabetzeen akten altxatzea Itsasondon eta Legorretan (gara)

This entry was posted on Thursday, September 11th, 2008 at 3:30 pm and is filed under Albiste nagusiak, Egitasmoaren egoera, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. […] Bertan behera geratu da AHTren desjabetzeen akten altxatzea Itsasondon eta Legorretan [2008-09-11] Itsasondo eta Legorretako “desjabetza” eguneko irudiak ikusgai dira […]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.