Errepide Mozketa Iurretan
Durangoko Elkarlanak jasotako oharra:Gaur goizean, irailak 15, N-634 errepidea itxi dugu Iurretan AHTren aurka protesta egiteko eta gizarteari hausnarketarako deia egiteko.
-Oraintxe bertan, 1.539 kamioi ibiltzen dira egunero Elorrio eta Durango arteko errepidean. AHT eraikitzeko mugitu behar duten lurra eramateko bakarrik, beste 1.018 kamioi gehiago ibiliko lirateke egunero. Eta lurra alde batetik bestera eramateko kamioiez gain, beste kamioi pilo bat beharko lituzkete obrak egiteko. HORREK KONPONDUKO LUKE TRAFIKOAREN ARAZOA DURANGALDEAN?
-EAEn egunero egiten diren bidaien % 97 eskualdeen artean egiten dira, baina AHTk hiriburuen arteko zerbitzua bakarrik emango luke. HORREK KONPONDUKO LUKE TRAFIKOAREN ARAZOA EUSKAL HERRIKO ESKUALDEETAN?
-Gaur egun 10.000 kamioi pasatzen dira egunero N-1 errepidetik eta 40.000 automobil A-8tik. AHTk 1.175 kamioi eta 1.690 auto baino ez lituzke kenduko. AHTk BENETAN TRAFIKOA ARINDUKO LUKE?
-Gasteizko gobernuak 2.950 milioi euro baino askoz gehiago xahutu behar ditu errepide berriak egiteko (Eibar-Gasteiz, Supersur, Donostiako bigarren ingurabidea, Beasain-Durango, Urumeako autobidea, A-8ko hirugarren karrila…). AHTk BENETAN TRAFIKOAREN ARAZOA KONPONDUKO BALU, ZERTARAKO ARI DIRA HAINBESTE ERREPIDE BERRI EGITEN?
Agintariek errepideen alternatiba gisa saltzen digute Abiadura Handiko Trena. Pentsa dezatela une batez gaur automobilean harrapatuta geratu diren gidariek ea AHT eginez gero eurentzat benetako alternatiba izango ote litzatekeen ala berdin-berdin jarraitu beharko luketen egunero automobilez ibiltzen… Hausnartu dezatela gidari horiek eta gizarte osoak ea AHTk onurarik ekarriko liekeen…
Gure helburua, noski, ez da izan automobiletako gidariak kaltetzea, baizik eta gizarteari pentsatzeko gonbitea egitea, jendea konturatu dadin egin nahi duten txikizioa gezurren bidez justifikatzen ari direla eta ez digula inolako onik ekarriko.
GERATU, HAUSNARTU ETA BORROKATU!!
This entry was posted on Astelehena, iraila 15th, 2008 at 5:44 pm and is filed under Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.