Bi pertsona AHTren obretan kateatu ziren atzo Abadiñon

Abadiñoko Mendilibar inguruan AHTren aurkak oekintza berria izan zen atzo. 15 bat pertsona sartu ziren obretan eta horietako bi kamioi batera kateatu ziren, AHTren obrak ordu eta erdiz geldiaraziz. Ekintzaileek jakinarazi dute horrelako ekimenak burutzen jarraituko dutela “orain baita munstroa gelditzeko momentua”, eta txikizioari aurre egiteko deia luzatu dute

AHTren aurkako ekintza burutu dutenen oharra:

Gaur arratsaldean hamabost pertsona Abadiñoko Mendilibar inguruan, AHTko obrak dabiltzan gunera sartu dira. Bertan, bi pertsona kamioi batera kateatu dira. Ertzaintza etorri da eta bi gazte hauetaz gain, inguruan egon diren beste 5 pertsona identifikatu ditu. Katea mozten saiatu dira hiru aldiz eta ezin izan dutela ikusirik, azkenean suhiltzaileei deitu diete. Ordu ta erdi egon dira kateatuta eta obra guztia gelditzea lortu da denbora horretan.

Arratsaldeko 18:30tan obrak salatzeko kontzentrazioa egin da udaletxe aurrean, 20 pertsona inguru bildu direlarik. 19:00tan plenora sartu dira denak eta Abadiñoko udaletxeari hurrengoa exijitu zaio: Udalaren aldetik herritar guztion partehartzea bultzatu dezala foroetan, hitzaldi etabarretan, AHTa inpaktu sozial sakona izango duen proiektua baita; trena egingo balitz eragingo lituzkeen kalteak kontuan hartuz, proiektu hau gauzatzeko eskumena duten beste erakundeei ez laguntzea, eta herritarron erabakiak beste guztiaren gainetik jartzea.

Abadiñoko udala, pasibotasunaren bidez, herrian AHTa egin dadin laguntzen ari da, ez dakigu zein interes politiko eta ekonomikoren menpe jokatuz, eta abadiñotarron bizimoduan izango duen eragina eta orain arte bizileku izan dugun ingurumenaren suntsipena sustatuz.

Azkenik, AHTren kalteak zuzenean edota zeharka jasango luketen jerdarteari deia luzatu nahi diegu, txikiziaoari aurre egin dezaten, orain baita munstrua gelditzeko momentua. Durangaldean, horrelako ekimenak gauzatzen jarraituko dugu, edonoloako interes politiko eta ekonomikoen gainetik eskubidea baitugu gure amalurra defendatu eta nahi dugun gizarte-ereduan bizitzeko.

Info +:

Bi pertsona AHTren obretan kateatu ziren atzo Abadiñon (gaztesarea)

Abadiñoko obrak ordu eta erdiz geldi (indymedia)

AHTren Abadiñoko obretan bi lagun kateatu dira, eta lanak eten dituzte (berria)

AHTren aurka dauden bi gazte goierritar epaitu dituzte (gara)

This entry was posted on Asteazkena, urria 1st, 2008 at 3:32 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.