AHTaren Aramaioko obretan hiru pertsona kateatu dira gaur
gaztesarea Aramaio inguruko lurretan dauden AHTaren obretako makinetan protesta burutu dute gaur bertaratu diren hainbat pertsonak. Hiru kide makinetara kateatu dira inguruan beste batzuek AHTaren aurkako kartelekin zeuden bitartean.
Kronika:
Ertzainak modu bortitzean identifikatu ditu makinetara kateatuta zeuden kideak. Hiru gazteak bi hondeamakinara lotu dira kandaduen bitartez lepoa makina txikitzaile hauei atxikiz. Prentsako argazkilari batekin ere liskarra izaten saiatu dira ertzainak identifikatzera aparte eramanez eta jendeari meatxu eginez.
15:30k inguruan Gazteizko suhiltzaileak heldu dira eta 16:30etan askatu dituzte kateatuak. Bitartean ertzainek bertan zeuden guztiak identifikatu eta karnetak retenituta izan dituzte bukaera arte esanaz guztiak inputatuak izango direla. Suhiltzaileak ere identifikatu eta desobeditzeaz akusatu dituzte nahiz eta hauek beraien laza zuzen bete duten.
Oharra:
Ekintza kolektibo honekin argi erakutsi dugu gure jarrerarekin, desobeditzen eta mugitzen, AHTa geldi dezakegula. Trenaren aurkako mugimendua asko hazi da, batez ere azken bi urte hauetan, eta hau ikusita proiektuaren bultzatzaileek oposizioari arrazoiak erabilita aurre egin beharrean nahiago izan dute irain eta intoxikazioaren bideari ekitea. Ez diote gaiari ganoraz heltzen, AHTaren aurka gaudenok desitxuratu eta herria nahastu besterik ez dute egiten.
Dena den, azpiegitura txikitzaile honen aurka gaudenak ez gara lokartu, erantzun egin dugu eta orain aurrera egiteko garaia da. Erokeria gelditu behar dugu. Orain arte herritarrei AHTak, propaganda hutsetik haratago, benetan zer kalte eragingo dituen jakinarazi diegu, baina beste pauso bat eman dugu: borroka obretara eraman dugu hauek gelditzeko. Gure aurkakotasuna argi erakutsi dugu; orain ekiteko garaia da. Egurra. AHTaren aurkako borroka ez da paisaia
defendatzeko jarrera soil bat, hainbatek hala etiketatzen gaituen arren. Ez. Hondamen ekologiko, sozial eta ekonomikoak handiak izan dira. Handiegiak. Borroka honen funtsa gizarte ero honen oinarri materialak aldatzea da; Amalurrari horrenbesteko kalterik eragingo eta sistema ekonomiko inposatzailerik egongo ez den bat. AHTak ekarriko dituen onura faltsuak lau haizetara zabaldu dituzte administrazio madrildar, gasteiztar eta nafarrek; dena gezurra. Baina obrak aurrera doaz poliki-poliki eta honek ezin du horrela jarraitu. Obretara jotzeko ordua da, lanak gelditzekoa. Bide honi eutsi behar diogu Urbinako erresistentzia gunean eta martxan bezala, Ordizin eta Abadiñon bezala. Ez dago besterik, obrak gelditzen ez baditugu, beraiek jango gaituzte. Beraz azaroaren 29an Zaratamon eta abenduaren 14an Araban egingo diren martxetara dei egiten dizuegu.
Info +: AHTaren aurkako asanblada
This entry was posted on Ostirala, urria 31st, 2008 at 9:35 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.