KONTZENTRAZIOA akten altxamenduaren aurrean. Azaroaren 11rako, asteartez, goizeko 10:30ean, Itsasondoko Berostegi auzoan

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea deitu du azaroaren 11rako, asteartez, goizeko 10:30ean, Berostegi auzoan, errepide ondoan, egun horretan Itsasondoko auzo honetako lur batzuetan egin asmo duten Akten Altxamendua salatzeko. Lurjabea bere borondatearen aurka desjabetu nahi dutela-eta, kaltetuari babesa eman nahi diogu. Izan ere, informazioa ezkutatuz eta azpiegituraren aldeko propaganda hutsa eginez ari dira burutzen AHTren desjabetzak, benetan tren azkarrak izango dituen ondorioak zeintzuk izango diren esan gabe. Azkar eta gaizki. Espainiako Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ordizia-Itsasondo zatian AHT pasatuko litzateen lurrak “Interes orokorraren” izenean edozein modutara expropiatu nahi ditu, abiadura azkarreko lanekin aurrera jarraitu ahal izateko, obrak Ordiziako Mariaratzetik harantzago zabaltzeko. Berdin zaie horretarako kaltetuen eskubideak urratu behar badituzte. Denak balio duelako euren ustez: lurjabeei txantaia eta presio egitea, kaltetuen oinarrizko eskubideak urratzea,… Hasiera-hasieratik desjabetza prozesua modu ilunean eraman dute aurrera, kaltetuei informazioa ezkutatuz eta haiek indefentsio egoera larrian utziz, erabakitzeko aukerarik gabe, sinestarazi nahi izan dieten bezala, diru piskaten truke ahoa itxita izan dezaten.

This entry was posted on Larunbata, azaroa 8th, 2008 at 5:33 pm and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ehunka herritar bildu dira Baionan AHTren alde EAE-Akitaniako agintariek antolatu bilkura salatzeko
    2. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    3. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    4. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    5. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    6. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    7. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    8. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    9. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    10. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA