AHTren aurkako hainbat mobilizazio izango dira asteburuan

gaztesarea Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanbladak jakitera eman ditu asteburkaera honetan AHTren aurka izango diren mobilizazioak. Besteak beste Bilboko Santutxu auzoan AHTren aurkako eguna, Arrigorriagan obretara martxa, Txingudin elkarretaratzea eta Andoainen beste mendi martxa bat izango dira.

Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanbladaren oharra:

Aurreko astean bezala oraingoan ere Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat mobilizazio daude:

Bihar ostirala 28, AHTrik ez! Santutxun http://sindominio.net/ahtez/?q=es/node/2407

  • 17:00etatik 21:00etara gune informatiboa Karmelo plazan. Panelak erakutsi eta eskuorriak banatuko dira.
  • 18:00etan bizikleta martxa Karmelotik.
  • 19:00etan bideo emanaldia eta ondoren ekitaldia.
  • 21:00etan afaria eta kantautorea.

martxa obretara

Eta zapatuan, 29an, danok Arrigorriagara! Lurra berreskuratuko dugu!
OBRETARA MARTXA
AHTrik EZ!!!! ¡¡¡¡STOP TAV!!!!
LURRA BERRESKURATUKO DUGU!!!
A las 12:00-tan Lonbon (Arrigorriaga)
Komunikatua beherago dago.

Bizkaia urrun egiten bazaizu larunbat honeta ere Txingudi aldean konzentrazioa 11am Urdanibia plazan (baita ostegunean, abenduak 4, Zabaltza plazan).

Eta erdibidean, Andoaineko gaztetxearen urteurrana dela eta Mendi martxa Buruntzara Hernani (9am), Aduna eta Andoainetik (10-10:30). Gero Bazkaria, Kalejira (5:30pm) eta Kontzertua

Lurra berreskuratuko dugu

Azken garai hauetan, argi ikusi ahal izan dugu AHT-aren obren gainean, politikari, konstruktora, enpresariek… ez dutela bakerik emango eta AHT-a egin nahi eta “behar” dutela eta lehen bailehen gainera, beraiek sortu duten krisi ekonomiko honen irtenbideetako bat izango balitz bezala.

Oso ondo ikusten da batzuk hartu duten patua, lehen esan bezala, txikizio hau ahal izan bezain lasterren eraikitzea. Eta ez da kasualitatea hutsa, bakoitzean jende gehiago baita AHT-aren aurka adierazi eta borrokatzen duena. Begi bistan dago benetako opozizio baten beldur direla, eta horren islada dugu egunerokotasunean, gu beldurtzeko hartu duten bidea, izunak, epaiketak, militarizazioa benetako aurkakotasuna dagoen herrietan…

Baina guk oso argi dugu zein den gure bidea eta nahia. Porraz jipoituko gaituzte, pilotak jaurtikiko dizkigute, zentsu eta arrazoi gabeko multak sartuko dizkigute, aktak izkutuan sinatuko dituzte… baina ez gara motz geldituko eta ez gara kikilduko, horrek argi erakuzten baitu txikizio honen benetako eta izkutuko nahia, nahiz eta beraiek garapen jazangarria (beraiek ere zinesten ez dutena) bezalako hitz politekin apaintzen duten eraikuntza honek dakarren kaos sozial, anbiental, urbanistikoa…

Denborak erakutsi digu jarraitu beharreko bide bat “desobedientzia zibila” izan behar dela eta bide hortatik goaz. Gure “arbaso” indioek erakusten diguten bidea segituko dugu eta gutxinaka gutxinaka garaipena bidea izango dela.

Horregatik horaingo hontan, azaroak 29 larunbata Arrigorriagako “lonbo” aretotik 12:00etan, AHT-ko obretara martxa egingo dugunaren berri luzatzen dugu.

AHT-a gelditzea dago eta gelditzera goaz.

This entry was posted on Ostirala, azaroa 28th, 2008 at 9:39 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.