Lurren desjabetzeak salatzeko, mobilizazioak Arrasaten

berria eta behan prentsa oharra. AHT eraikitzeko Espainiako Sustapen Ministerioak aktak egin behar zituen, atzo, Arrasateko udaletxean, baina bertan behera gelditu zen ekitaldia, protesten ondorioz. Ekintzaileak arrastaka atera zituen Ertzaintzak, eta zazpi lagun identifikatu zituen. Bihar ere lurren desjabetzea egingo dute, eta AHT Gelditu! Elkarlanak ikastetxeetan lanuzteak eta hainbat mobilizazio antolatu ditu datozen egunetarako.

Azken urteotan, eragile sozial, talde politiko eta herritar ugari azaldu gara AHTren proiektu suntsitzaile honen aurka. Izan ere, jakin badakigu, inposatu nahi diguten eredu neoliberal basatiaren erakusgarri dela asmakizun hau.
AHTk ez ditu herritarren eguneroko beharrak asetuko; diruzale batzuen poltsikoa beteko du bakarrik. Horrez gain, herriak ez du proiektuaren inguruan ezer erabakitzeko eskubiderik izan. Lotsagarria, benetan!
Salatzekoa da gaur, abenduak 2, arrasaten desjabetu nahi zituzten lursailetan iadanik obrak hasiak izana. Honek guztiak, argi uzten du desjabetzapenen prozesuaren trasparentzia eza eta baita administrazioen aldetik azaltzen duten jarrera inposatzailea. Hau guztia dela eta egoera larri hau salatu eta proiektu hau gaitzezteko elkarretaratzea egin dugu hainbat herritarrok Arrasateko herriko plazan goizeko 8:30etan.
Hasieratik, argi gelditu da sustapen ministeritzakoen helburua: Udaletxera sartzea kosta hala kosta, eta helburu hori lortzeko Ertzaintzaren laguntza inkondizionala izan dute. Bortizki oldardu dira bertan elkartu garen guztion aurka. Inolako indarkeriarik gabe gure aldarrikapena burutzen ari ginen bitartean, Ertzaintza mehatxuka eta bildutakoak jipoitzen jardun da. Guztira, 7 dira identifikatuak izan direnak eta beste asko lurrera bota dituztenak.
Gertatutakoa, herri honek bizi duen defizit demokratikoaren adierazle garbia da. Ez gara gu gauzak ezkutuan eta herritarron erabakia kontutan hartu gabe jokatzen ari garenak. Ezta ere intimidazioa eta beldurra, lurjabe eta herritarren aurrean, helburuak aurrera eramateko erabiltzen ditugunak.
Guk, geurean jarraituko dugu lanean beste gizarte eredu partehartzaile eta sostengarriago baten alde. Ez gaituzte kikilduko! Argi daukagu, herritarron indar eta gogoaz, proiektu inposatzaile eta neoliberal hau geldi dezakegula. Horregatik, guztion hitza garrantzitsua delako, borroka honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Antolatu eta borrokatu!
Ez, ez, ez, AHTrik EZ!! Desjabetzak = Lapurretak!!

Arrasateko AHT Gelditu! Elkarlana

PD.: Argazkiak www.mondraberri.com en dituzue, eta bideoa berriz www.goiena.net en
Info +: DNG , DV, Indymedia , gaztesarea

This entry was posted on Asteazkena, abendua 3rd, 2008 at 1:04 am and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. txakurrek modal britanikoak plazaratu zituzten lodikote baten lemapean han kontzentratuak baztertzeko. Txalotzekoa herrizaingo sailaren lana, hurrena pintxo ta pote batzuk hartzea gonbidatuko ditut.

  2. sois unos asesinos hijos de puta

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    2. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    3. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    4. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    5. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    6. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    7. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    8. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    9. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    10. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina

  1. BILAKETA