Durangon, trenbidean, AHTren kontra kateatu diren bi lagunak atxilotu egin ditu Ertzaintzak

berria Ertzaintzak atxilotuta eraman ditu AHTren Euskal Y proiektuaren kontra Durangon, Euskotrenen trenbidean, porlanezko bidoi batera kateatu diren bi lagunak. Eguerdiko ordubatak eta laurden aldera kateatu dira bi lagun horiek trenbidean, Ezkurdiko langen parean -Liburu eta Disko Azoka egiten den gunetik hurbil-, eta bi ordu inguruz egon dira han tren zein errepide trafikoa oztopatzen, suhiltzaileek porlanez betetako bidoitik askatu dituzten arte. Orduan, esan bezala, atxilotu egin ditu Ertzaintzak.

Euskotren eta Renfe Euskal Y proiektuko parte-hartzaile nagusietakoak direla agertu du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak, eta hori salatzeko egin dutela gaurko ekintza. Protesta modu baketsuan egin duten arren, Ertzaintza kateatutako bi lagunei elkartasuna adieraztera bildutakoen kontra oldartu dela salatu du elkarte berak.

Atxilotu egin dituzte AHTren aurka Durangon kateatu diren bi lagunak (gara)

Bi pertsona hormigoizko bidoi batera kateatu dira gaur eguerdian Durangon eta auto nahiz trenen joan-etorria oztopatu dute. Ertzaintzak askatu eta atxilotuta eraman ditu.
Ordu batak eta hogei aldera, bi lagun hormigoizko bidoi batera kateatu dira Durangon, Ezkurdiko pasaguneko langetan, abiadura handiko trenaren aurka protesta egiteko. Ondorioz, tren eta errepide trafikoa etenda geratu da.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara joan dira kateak moztera, eta bi orduren buruan, atxilotuta eraman dituzte. Ondoren aske geratu dira eta epailearen aurrean azaldu beharko dute deitzen dietenean.

EuskoTren eta Renfe abiadura handiko trenaren proiektuan “parte-hartzaile nagusietakoak” direla esan du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak, eta hori salatzeko egin dutela gaurko ekintza.

Gainera, protesta modu baketsuan egin duten arren, Ertzaintza kateatutako bi lagunei elkartasuna adieraztera bildu direnen aurka oldartu dela salatu du.

Info +:

Detenidos dos opositores al TAV que se habían encadenado a un bidón en Durango (deia)

Bi pertsona Ezkurdiko trenbidean kateatu dira AHTaren proiektua salatzeko (gaztesarea)

Detenidos dos opositores al TAV por encadenarse y cortar el tráfico ferroviario en Durango  (DV)

Dos opositores del TAV se encadenan a un bidón de hormigón en las vías de Durango (Durangon)

Política (astekari digitala)

This entry was posted on Monday, December 8th, 2008 at 5:41 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.