AHT GELDITU ELKARLANA-k Nafarroako Arartekoaren aurrean agerpena egin du
Euskalerria.info GELDITU ELKARLANA-k Nafarroako Arartekoaren aurrean agerpena egin du. AHT GELDITU ELKARLANA-k eginiko ekimen honen arrazoia, Nafarroako Gobernua Abiadura Haundiko Tren-aren (AHT) inguruan izaten ari den jarrera salatzea izan da. Nafarroako Gobernua, AHT-ak Nafarroako ibilbidean izanen lituzkeen ondorio larriak izkutatzen ari dizkigu nafarroako herritarroi, eta hori gutxi balitz, herritarrak informatzen saiatzen ari garen AHT-aren aurka gauden eragile sozial ezberdinei oztopoak jartzen ari dizkigu.
Nafarroako Gobernuaren jarreraren adibide bat, MECSA.SA enpresari 151.724,14 euroko aurrekontuarekin, AHT-aren ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumenean eragindako kalteen txostenaren lizitazioaren gainekoa izan da. 2008-ko irailak 16-ko Garraio, Komunikazio eta Obra Publikoen Departamentuaren bitartez eginiko lizitazio honek “ Abiadura haundiko Sareak Nafarroako ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragindako kalteen ikerketa” izenburuarekin.
Lizitazio honek, FL 2006/6-aren baitan egina, dituen ataletako batean baldintza tekniko eta administratibo hauexek aipatzen zituen hitzez-hitz “ Nafarroako Gobernua, Abiadura Haundiaren garrantziaz, hazkundeaz eta distantzia ertainean garraio mota honek duen lehiakortasunaz oharturik, bere eskumenen baitan, AHT-ren eraikuntzak suposatu lituzkeen ondorioak jakiteko pausu garrantzitsuak ematen ari da; beti ere, gizarte osasuntsua, jasangarria eta pertsonen ongizatea bermatzeko helburuarekin. Pertsonen eta ondasunen mugikortasun jasangarri honek, Nafarroaren eta Lurraldea beraren garraioaren jasangarritasuna hobetuko luke”.
Egin beharreko azterlanean parte hartu eta AHT GELDITU ELKARLANA-ri garrantzitsuak iruditzen zaizkion txosten eta dokumentuen ekarpena egiteko asmoz, MECSA S.A enpresarekin harremanetan jarri ginen; enpresa honek ordea, uko egin zion edozein motatako dokumentazioa hartzeari, Nafarroako Gobernu-tik eskeinitako informazioa onartzeko baimena besterik ez zutela argudiatuz. Hauxe da AHT GELDITU ELKARLANA Nafarroako Arartekoaren aurrean aurkeztera eraman duena, kexa idazki baten bitartez babesa eskatzera, hain zuzen.
Beraz, zertarako gastatu nahi du Nafarroako Gobernuak diru kopuru hori, AHT-ak izango dituen ondorio sozial, ekonomiko eta ingurumenaren kalteei buruzko txosten objetiborik nahi ez badu?, zergatik debekatzen dio Nafarroako Gobernuak AHT GELDITU ELKARLANA-k eskutan duen informazio guztia MECSA-ri ematea?, ez al da Nafarroako Gobernua makroproiektu honen eraikuntza gizartearen aurrean justifikatze aldera, hartuta daukan erabaki politiko bat txosten tekniko batekin izkutatzen saiatzen ariko?
Orain arte, gai honi buruz izan duen jarrera aldatzeko eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari, gaur arte informazioa izkutatu eta gizarte eragileen lana oztopatzeari utzi eta tamaina honetako proiektuari buruzko eztabaida publikoa zein jendartearen parte-hartzea bultza dezala. Proiektu honen ezaugarri xahutzaileak ( nafar herritar bakoitzari 4700 euro kostako zaiona), ingurumenari eragingo lizkiokeen ondorio ikaragarriek eta duen izaera elitistak zuzenean nafarroako herritar guztiei eragiten digulako. Nafarroako herritarrek , denoi eragingo ligukeen makroproiektu hau komeni dugun edo ez erabaki dezagun.
Iruñan, 2008-ko abenduaren 19.
This entry was posted on Ostirala, abendua 19th, 2008 at 7:28 pm and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on abendua 21, 2008 at 2:38 pm Demanda ante el Defensor del Pueblo de Navarra - Sakanako AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga wrote:
[…] del Pueblo de Navarra, dado que la objetividad del informe no esta de ningún modo garantizada.El comunicado de prensa completo en euskera.La noticia en Gara, en […]