Herrien indarraz… AHT Gelditu!

Gauza jakina da AHT-ren egitasmoak ondorio ekologiko, ekonomiko, sozial eta kultural larriak eragingo dituela. Gehiengo sozial eta sindikalak behin eta berriro AHTrekiko aurkakotasuna adierazi duen arren, egitasmoaren arduradunek ezikusiarena eta entzungor egiten jarraitzen dute eta inposaketaren bidean urrats berriak ematen ari dira. Azken hilabeteetan AHT-ren obrak Euskal Herriko hainbat lekuetara hedatu dituzte krisian aurkitzen den eraikuntza sektorea zulotik ateratzeko asmoz obrei bultzada berri bat emanez. Hau da, krisiaren zulotik ateratzeko beraien errezeta bakarra: guztion diruarekin gutxi batzuen pribilegioak mantentzea!.Obren bultzada honekin batera, bestelako mezu bat ere bidali nahi izan digute: “ez daukazue ezer egiterik, hau geldiezina da”. Nagusikeria honen aurrean, indarrak batu eta inposaketari elkarrekin aurre egiteko garaia heldu dela deritzo AHT Gelditu! Elkarlanak. Azpiegitura hau gelditzeko bidean pausu berriak emateko unean aurkitzen gara, txikitzaileak lapurtutako lurrak berreskuratzeko unean aurkitzen gara. Horregatik dei egiten diegu herritar guztiei datorren Urtarrilaren 17an Arabako Urbina herrian burutuko den manifestazioan parte har dezaten. AHT gelditzeko guztiak beharrezkoak garelako, indarrak batu eta inposaketari aurre egin!.

Urtarrilak 17, obretara manifestazioa. 12:00etan Urbinako plazatik (Araba).

This entry was posted on Asteazkena, abendua 31st, 2008 at 12:47 am and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. 18 de Junio debate sobre el TAV en Pamplona. Participa el Gobierno navarro.
    2. Mugitu coloca 34 inodoros en la calle para denunciar el despilfarro del TAV
    3. AHTaren proiektu berriak kalte handiagoa eragingo duela salatu dute
    4. Dos encargados de las obras del AVE en León en la que murió un trabajador condenados a multa de 1575 €
    5. AHTaren ibilbidean lur sailak erosi ditu CADEk, «barrikada» jartzeko
    6. Nafarroako Parlamentuak ez du AHTari buruzko eztabaidarik nahi
    7. Tafalla: AHTa bazter uzteko eskatu dute karrikan
    8. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    9. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    10. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26

  1. BILAKETA