Durangaldeko AHT gelditu! Elkarlanak herritarren hitza babesteko eskatu du Zornotzan

Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak herritar ugarik, hainbat eragile politiko zein sindikalek (LAB, ENHE, Batasuna eta Aralarreko kideek) eta Atxondoko alkateek babestuta agerraldia burutu zuten atzo Zornotzan. Krisi garai honetan AHTren bultzatzaileek egin nahi duten ia 5000€ko aurrekontudun gastua salatu dute. Hala, herri ordezkariei eskatu diete alderdikeriak alde batera utziz gure herria eta herritarren hitza babesteko eta hainbat mobilizazioren berri eman diute ere.
Durangaldeko AHT gelditu! Elkarlanaren oharra:
Milaka aldiz aldarrikatu dugu Abiadura Handiko Trenaren aurka gaudela. Milaka aldiz azaldu ditugu Abiadura Handiko Trenaren aurka egoteko ditugun arrazoiak. Mila arrazoi ditugu AHTari ezetz esateko.

Izan ere, ingurumenaren defentsa ez da AHTaren aurka agertzeko arrazoi bakarra. Naturaren defentsa bezain garrantzitsuak dira proiektu honen izaera antisoziala eta antidemokratikoaren salaketa.

Krisiaz hitzegiten den garai honetan, ezinbestekoa da azpiegitura izugarri hau eraikitzeko AHTaren bultzatzaileek egin nahi duten gastua salatzea. Beraien esanetan AHT eraikitzeak ia 5.000 milio ?ko aurrekontua du, gure kalkulu errealen arabera kostua 10.000 euro ingurukoa izango da. Dirutza hori gaur egungo egoera ekonomiko berezi honetan, inoiz baino gehiago, laguntza sozialetan inbertitu beharko litzateke, behartuenei laguntzan; baina horren ordez, politikari horiek gure diru publikoa enpresa pribatu jakin batzuen eskuetan jarri nahi dute. Hau da Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Españolak krisiari aurre egiteko duten politika: enpresariak aberasten jarraitzeko diru publikoa pribatizatu.

Bestetik, Euskal Herrian inoiz eraikiko den azpiegitura handienaren inguruan gizartean eztabaida handi bat dagoela ukaezina da. Eztabaida horri bidea eman behar zaio, eta ez ukatu. Gizartearen gehiengo zabal bat, milaka herritar, behin eta berriz AHTaren aurka agertu da. Zergaitik ez da herriaren hitza errespetatzen?

Eskualde honetako hainbat herritar desjabetzapenak egin dituzte, herritarren borondatearen kontra. Beste herri batzuetan obrak hasiak daude, inguruko herritarren eguneroko bizitza hondatuz. Hori al da gure herriarentzat nahi duguna?

Oraingoan Zornotzako lurrak desjabetu nahi dituzte, gizartea ados ez dagoen obra bat egiteko. Gizartearen aurkakoa den proiektu bat gauzatzeko.

Horregatik, hemendik herritar guztiak egoera hau salatzera bultzatu nahi ditugu, AHTrik ez dugulako nahi eta gure lurrak behar ditugulako. Era berean herri ordezkariei, alderdikeriak alde batera utziz, gure herria eta herritarren hitza babesteko eskaera egiten diegu.

Hori dela eta, egoera hau galarazi eta salatzeko Durangaldeko AHT Gelditu elkarlanak hainbat deialdi egin ditu:

Lehena urtarrilaren 14an goizeko 8:30tan enkartelada Zornotzako Udaletxearen aurrean.
Urtarrilaren 15ean arratsaldeko 6:30tan enkartelada Durangoko Batzokiaren aurrean
Urtarrilaren 17an eguerdiko 12tan, manifestazioa Urbinako plazan
Abiadura Handiko Trena gelditzea posible delako, guztion artean gelditzen ari garelako, irten gaitezen kalera.

This entry was posted on Saturday, January 10th, 2009 at 5:14 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. azken deialdietan, jartzen da manifa nazionala dela 18 an, ez, da 17an urbinako plazatik, eta hor bilduko gara milaka lagun ahtari ezetz esateko!! geldituko dugu!!!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.