Oria Bailara Bizirik ? AHTrik EZ!

Gaur Tolosan Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak eta eskualdean Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren kontra dauden hainbat taldek eta elkartek hurrengo egunetarako jarduerak aurkeztu egin dituzte: Besteak beste (zehatzago azalduko ditugu ondoren):
- Otsailaren 5ean: kaltedunen eta alkateen bilera Alegian.
- Otsailaren 7an: AHTren kontrako bizikleta-martxa Alegiatik Villabonara.
- Otsailaren 10ean: AHTri buruzko bideoaren emanaldia eta eztabaida Amarotzen (Tolosa), Auzoetxen.
- Otsailaren 14an: eskualdeko manifestazioa Tolosan.

Horrez gain, otsailaren 15ean Legorretan herri-galdeketa egitekoa dela jakitera ematen dizuegu.

Lehen-lehenik, zenbait alderdik eta proiektu honen bultzatzaile nagusiak, EAJk, bereziki elkarrizketaren eta informazioa zabaltzearen aurkako jarrera izan dutela salatu nahi dugu. Tolosaldean bereziki, Tolosa Herria Hedabideak (Txolarre Irratia, Tolosaldeko Hitza, Galtzaundi eta 28 Telebista) euskarazko komunikabideen tokiko plataformak Abiadura Handiko Trenari buruzko eztabaidan parte hartzeko egindako deialdia alderdi batzuek eta EAJk espreski bertan behera utzi dutela gaitzesten dugu. Gai horrek gure gizartean eta gure eskualdean garrantzi handia duelako antolatu nahi zuten komunikabide horiek eztabaida. EAk eta PSOEk aurretik egin zioten uko eztabaidan parte hartzeari, eta EAJk eta Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak bakarrik esan zioten baiezkoa deialdiari. EAJk eta Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak bilerak egin zituzten antolatzaileekin, eztabaida nola egin erabakitzeko, baina EAJk atzera egin zuen azkeneko unean. EAJk agerian utzi zigun ez dela gai herritarren aurrean gai horri buruz argudiatzeko. Nahiz eta EAJk aho betean elkarrizketa aipatu, ez zuen elkarrizketarako aukera aprobetxatu, deialdia erakunde neutral batek, Tolosa Herria Hedabideak, egina izan arren.

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatu nahi du eztabaidari eta informazioari uko egiteaz gain, proiektuaren aurka gaudenok isilarazi eta kriminalizatu nahi gaituztela. Gai horri lotuta, Urbinan gertatutakoa gogoratu nahi dizuegu. Eusko Jaurlaritzak terroristatzat jo zituen manifestazio baketsu horretan atxilotutakoak eta gainera haien atestatuak Madrilera eraman zituen. Argi geratu zen nor dagoen eztabaidaren kontra eta inposizioaren alde. Gainera, begi bistakoa izan zen jende asko gaudela proiektu txikitzaile horren kontra, eta zenbat eta informazio gehiago zabaldu, orduan eta jende gehiago dagoela proiektuaren aurka.

Bien bitartean, gure eskualdean, une gogorrenak iristen ari dira, proiektua aurrera baitoa, baina, hala ere, atzeratzen ari da, gu guztion indarrari esker. Eskualdeko ibilbidearen zati baten (Legorreta-Tolosa zatiaren) lizitazio-proiektua irekita dago. Lanak gero eta gertuago dauzkagu, Goierriko hainbat tokitan hasi dira dagoeneko. Bitartean, lurren desjabetza-prozesua aurrera doa. Lurjabeen iritziari ez diote kasurik egiten eta lanerako eta bizitzeko

behar-beharrezkoa duten lurretan proiektua inposatzen diete. Prozesu horri kontra egiteko, talde bat sortu dugu kaltedunekin eta proiektuaren kontrako udalekin, eta hemendik dei egiten diegu lurjabe guztiei otsailaren 5ean, Alegiako kultur etxean egingo den bileran parte hartzeko. Aurrerantzean zer ekintza egin erabakiko da bertan, eta, horrez gain, denen indarrak bilduko dira.

Bestalde, Legorretari babes osoa eta elkartasuna eman nahi diogu, Alegian eta Anoetan bezala, herri-galdeketa egitekotan baitira otsailaren 15ean. Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu kontuan har ditzala era honetako herri-kontsulten emaitzak.

Gure nahia proiektuaren kontrako ekintzak artikulatzea da. Horregatik, Tolosaldeko Gazte Asanbladak bizikleta-martxa bat antolatu du kaltetutako hainbat herritan (Alegia-Villabona), otsailaren 7an, larunbatean, arratsaldean. Ondoren, bertso-afaria izango da Anoetan.

Otsailaren 10ean, asteartean, AHTri buruzko bideoaren emanaldia eta eztabaida antolatu da Amarotz auzoan (Tolosan), 19:00etan, 9 eta 10 zenbakiko atarien azpiko lokalean. AHT Gelditu! Elkarlanak egindako azken bideoaren emanaldia izango da, eta kanpaina honetako zenbait kidek parte hartuko dugu bertan.

Amaitzeko, programa honen ekitaldi nagusia aurkeztu nahi dizuegu: otsailaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 5etan, Tolosako Triangulo plazatik abiatuko den eskualdeko manifestazioa.

Programa honen bidez, ozen adierazi nahi izan dugu nola edo hala isilarazi nahi duten kontrako jarrera, eta elkartasuna helarazi nahi izan diegu kaltedunei eta kaltetutako herriei. Antolatzea eta blokeo mediatiko eta politikoari aurre egitea dira gure aukera bakarrak. Ahalegin handia egiten dugu, eta, gainera, zigortu egiten gaituzte horregatik. Baina egutegi bete honekin eta antolatutako ekitaldi guztiekin argi erakutsi dugu ez dugula amore emango.

Ez gaituzte geldituko ? AHT gelditu!

?Oria Bailara Bizirik ? AHTrik EZ!?

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana

This entry was posted on Larunbata, urtarrila 31st, 2009 at 10:33 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Gehitu Tolosako maniko kartela, fotolog eta tuentietan zabaltzeo

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    2. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    3. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    4. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    5. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    6. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    7. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    8. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    9. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    10. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina

  1. BILAKETA