AHTren inguruko Legorretako herri-kontsulta azken txanpan

Legorretan otsailaren 15ean ospatuko den herri-galdeketa azken txanpan sartu da. Legorretako herritarrak hilabeteak daramatzate Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri-kontsulta prestatzen. 325 sinadura lortu zituzten galdeketaren alde eta herrian azpiegiturak izango duen eraginak sortzen duen ezinegonari ahotsa jartzearren jarri ziren martxan. Ordudanik lan handia egin dute, inkesta baten arabera, herritarrek informazio eza nabarmentzen baitzuten batez ere. Azpiegituraren aldekoek zein aurkakoek izan dute hilabete hauetan beren argumentuak plazaratzeko.

Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanak urtarriletik aurrera antolatutako ekimenak ugariak izan dira eta azken txanparako hitzaldi bat (Iñaki Antiguedad, asteartean, 19:00etan), taldeak prestaturiko DVDaren etxez etxeko banaketa eta Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, larunbatean, Tolosako manifestaziora joateko ibilaldia geratzen dira.

•    Urtarrilaren 17-18: AHTaren inguruko erakusketa ikusgai egon zen Legorretako plazan.

•    Urtarrilak 25: Mendi martxa Legorretan trenaren afekzioa izango luketen inguruetara.

•    Urtarrilak 28: 1. Hitzaldia. “AHTaren ondorio ekonomikoak”. Elkartzen-eko kideek emana.

•    Urtarrilak 31-otsailak 1: obrek eragingo luketen soinua jarri zen bozgoragailuetatatik eta aldi berean AHTak eragingo lituzkeen kalteen inguruko “eskuorria” banatu zen kalean zegoen jendearen artean.
•    Otsailak 4:  2. Hitzaldia: “AHTaren lanak eta honen eragiñak ingurugiroan” Mikel Alvarez-en eskutik. Ondoren, Aitor Esnaola Legorretar desjabetuak Eusko Jaularitzak desjabetuekin izan duen jarrera inposatzailea azaldu zuen berak jasan duen esperietzia azalduz.

•    Otsailak 6: Gaztetxean ekitaldia:

o    Jon plazaola Urretxuarraren monologoa

o    Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDaren aurkezpena

o    Xikinkei talde pasaitarraren kontzertua

•    Otsailak 7: Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDaren emanaldia plazan
•    Otsailak 10: 3. Hitzaldia Iñaki Antigüedad-en eskutik. 19:00etan.

•    Otsailak 9,10,11,12:  Legorretako Elkarlanak herri galdeketaren inguruan prestaturiko DVDa etxez etxe banatuko da.

•    Otsailak 14: Ttipi, ttapa, AHT Gelditzera goaz! Goierritik ibilaldia Tolosako Manifestaziora. Legorretako Berastegi auzoan ongi-etorria Beasaindik datozenei. Ondoren, kalejira Legorretako herrian.

OTSAILAK 15: HERRI GALDEKETA

Egunean bertan, hainbat ekimen egingo dira herrian; horien artean, herriko pelota eskolako umeek erakustaldia egingo dute pilotalekuan, herri kirolak “desafioa”: trontzan, …. eta pintxoak eta ardoa dastzatzeko aukera egongo da herriko plazan.

This entry was posted on Monday, February 9th, 2009 at 12:41 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Herri galdeketak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

No Comments

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.