Durangaldeko gazte independentistek AHTren aurkako egunera joateko deia luzatu dute
Durangaldeko gazte independentistek adierazi dute eskualdean bizi duten egoera batere xamurra ez den arren urteetako lanaren ondorioz argi utzi dutela bai gaztetxeen desalojoei zein AHT bezalako proiektu txikitzaileei aurre egiteko gai direla. Hala gazte independentistek bat egin dute larunbat honetan Elorrion antolatutako AHTren aurkako egunarekin eta bertaratzeko deia luzatu dute.
Durangaldeko gazte independentisten oharra:
Azken urteotan Durangaldeko gazteok bizi izan dugun egoera ez da batere xamurra izan, gaztetxe nahiz etxe okupatuen desalojoak, gure herri eta inguruak txikitzen dituzten proiektu txikitzaileak, atxiloketak, jazarpenak, uneoroko kriminalizazioa… Baina urteetako lanaren ondorioz argi utzi dugu oztopo guzti horiei aurre egiteko gai garela eta lanean hasiak garela.
Urte mordoa da eskualdean gazteok, gizarte sisitema kapitalista honi erronka bota, eta gure fitxak mugitzen hasi ginenetik. Elorrion gaztetxe bat okupatu zen. Une artatik aurrera eskualdeko gainontzeko herrietan ere gazte mugimendua indartuz joan zen eta domino fitxak bailira erori ziren eraikin utsak, gu geunden kale gorritik bereizten zituzten ate itxiak.
Izugarria izan da ordutik hona gazteok gizarte eredu berri bat eraikitzearen alde egin dugun lana, gaztetxe nahiz gazte asanbladen eskutik, eta hauetako asanblada askok 10. urteurrena betetzen duten garai honetan, erronka berriak ditugu jo puntuan. Urte dezente pasa da gazteriak bere partida hasi zuenetik eta gaur egun oraindik, gu zapaldu asmoz Abiadura Handian datozen Txikitzaile horiek jakin beharko dute durangaldetik ez direla pasako, oraindik ez dela partida bukatu!
Guzti honegaitik Durangaldeko gazte independentistok bat egiten dugu larunbat honetan, martxoaren 28an, Durangaldeko gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadorak Elorrion deitu duen gazte eguna, eta bertan burutuko diren eztabaida, hitzaldi, mobilizazio eta ekitaldi guztiekin, eta honekin batera eskualdeko gazteei larunbatean Elorriora urreratzeko deia luzatzen diegu guztiok batera AHT-a gelditu eta bestelako gizarte bat eraiki dezagun.
GURE GANETIK EZ DA PASAUKO!
PARTIDA EZ DA BUKATU!
This entry was posted on Asteazkena, martxoa 25th, 2009 at 9:14 pm and is filed under Albiste nagusiak, Ekimen informatiboak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.