Durangaldeko gazte mugimenduak AHTren aurkako manifestaldia antolatu du maiatzaren 29rako

Durangaldeko gazte mugimenduak adierazi du AHTren eraikuntzarekin agintariek eskualdea eta Euskal Herria zementoz bete nahi dutela, eta hori guztia dirtuaren kontura egin nahi dutela salatu dute. Gainera, makroproietu honen eraiukuntzak kalte ekologikoak ez ezik kalte sozialak ekarriko dituela azpimarratu dute, besteak beste Durangaldea deslokalizazioarekin itoz. Horren aurrean gazte mugimenduak AHTren aurkako manifestaldia deitu du datorren maiatzaren 29an.

Oharra:
Uztailean hasi ziren AHTaren obrak Durangaldean, Abadiñoko mendialdean. Durangon ere orain hilabete batzuk hasi ziren, eta aste honetan jakin dugu Larrinagatxu auzoan ere obretan daudela. Ezinbesteko obrak omen dira, lehentasunezkoak. Hori diote korbatadun engominatuek.

Durangaldean jaio garenok, Anbotoko mendikatearen eta bertako kondairen babespean hazi gara. Eta orain, munstro horren eraikuntzarekin guzti hori kendu nahi digute. Ez dute barkamenik!

Krisi garaian gaudela-eta, AHTak onura ekarriko omen du, proyecto de pais omen da. Argi eta garbi: eurek sortutako zuloak porlanez estali nahi dituzte, Durangaldea eta Euskal Herria zementoz bete nahi dituzte. Eta gainera gure diruaren kontura! Hori da hori proiektua!

AHTak kaltea besterik ez digu ekarriko. Kalte ekologikoa, baina baita soziala ere. Durangaldea itoko dute deslokalizazioa eta beste mila eraginen ondorioz. Guk, herritarrok, aspalditik esan diogu ezetz inposaketa honi; eskualdean egindako mobilizazio jendetsuak eta Herri galdeketa arrakastatsuak horren lekuko dira.

Eta ezetz esaten jarraituko dugu gazteok ere, zentzugabeko tren hau gelditu arte! Horregatik, gazteria osoari manifestatzeko deia egiten diogu Durangaldeko gazte mugimendu zabaletik, maiatzaren 29rako. Arratsaldeko 18:30ean izango da Landakotik irtenda.

Gazteok AHTrik Ez!

This entry was posted on Asteartea, maiatza 19th, 2009 at 5:26 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Antza denez Gaztesarean eguna txarto ipinita dago. Ez da maiatzaren 28an izango, 29an baizik. Hemen daukazue kartela: http://www.durangokoelkarlana.info/2009/05/19/durangaldeko-gazte-mugimenduak-ahtren-aurkako-manifestaldia-antolatu-du-maiatzaren-28rako/

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ehunka herritar bildu dira Baionan AHTren alde EAE-Akitaniako agintariek antolatu bilkura salatzeko
    2. Campaña informativa sobre el proyecto del TAV en pueblos del Sur de Navarra
    3. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    4. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    5. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    6. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    7. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    8. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    9. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    10. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan

  1. BILAKETA